inprimatu
Aintzinean dituk
Izenburua:
Aintzinean dituk
Sinadura:
Salaberry, Etienne Joseph (So Egilea)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Salaberry, Etienne

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1980
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1551.zk.
Orrialdea:
4

Aintzinean dituk

 

Salaberry, Etienne Joseph (So Egilea)

 

 1

 

 Haren burua ser nezake laukiaren barnean; haren gorputza

 lauki-luzearen barnean; haren kokotsa hiru-lau kantoineko-

 aren barnean. Es da deus biribilik haren gorputzean... salbu

 adinak eta ederki jateak, hobeki edateak emaiten duten sabel

 urintsu gizena.

 

 Haren gorputzeko beste itxura guziak agerian eman ditazte lerro xuxenari esker.

 

 Gaztean ezagutu dutenek diote barneko suak pizten zaizkola begietan bi puņal izialgarri.

 

 Zabilan tapa-tapa ipar-neguetako hartz zuria bezain emeki

 Hanbat gaixto norbaitek nahi ukan balu beribiletik jausten

 lagundu. Aldi bat lehiatu dena ez da bietan ausartatuko!

 

 1892-ko maiatz ilabetean Iaborari-etxe ttipitto batean son

 tua, izanen dira 15 haur, hura 7-garrena, 8 hilen direlarik

 adinerat heldu gabe. Aitak ez du hastiro botoila, Amak dauzka

 larderia eta makila.

 

 Berak dio xapeldun zela 12 urtetan jimnaztika eta kati-

 ximan: jimnaztikan, mutiko azkar hezgaitza izaitea gatik;

 katiximan, sinestearen akulua ukan ez duena ziztako bihotzean

 ari egonen bait da, ase eta lo, behinere, ongian ez bada gaiz-

 kian, bermatu gabe.

 

 Hamabi urtetako ezarria da aprendiz giltzegile baten on-

 doan. Daukan lite bortitzarekin, harentzat borroka, josteta.

 Ez du ahantzia are katiximak-erakutsi dion erromesen amodioa.

 Hemezortzi urte ditu sartzen delarik, 1910-ean, komunixten

 taldean. Ordu arte haren izena Broz. Orduz goiti Tito.

 

 2

 

 Ikastegi dorpeak dorpeago egiten du dorpe sortuaren iza-

 mena.

 

 Winston Churchill ez zen guti hanpatzen jalgitzearekin,

 orduko ingles ikastetxetan ematen bait zen azotea, nehork ez

 zuela haren bezenbat azote ukaldi bildu.

 

 Ukan ditu are ederrak Titok, bester berak eman aintzin?

 1914-ko gerlan preso altxatua da. Rusoek eremaiten dute

 Durai-eko mendietarat. Han ezkontzen da Rusiako neskatxa

 batekin. Ukanen ditu hiru haur, bat baizik ez bait zaio biziko.

 

 Ariko da soldado biltzen Espainiako gerlari buruz, jarriko

 Mozkun komunixt buruzagi. Hisia ilun dorpeak ukaiten ditu

 Stalinek. Beste ainitz bezala urkaraziko bide zukeen Tito, Di-

 mitrov adixkideak ez balako erran lekuak husteko.

 

 1939-ko gerla. Alemanen kontra bi talde badira. Komu-

 nixten taldea, Tito buru; erregetiar taldea, Mikailovitch jene-

 rala buruzagi. Inglesek hautatzen dute Tito. Inglesek hupa-

 tzen dute Tito, de Gaulle hupatu zuken gisan.

 

 1945-ean garbitzen du Mikailovitch jenerala, auzikatzen

 Stepinac artxapezpikua.

 

 1948-ean Tito samurtzen da Rusiarekin. Eskuineko lokar-

 rien ondotik lotzen ditu ezkerreko lokarriak.

 

 Nagusi bakar dugu Tito, Fidel Castro-rekin, bereber bizi

 nahi duten herrian artzain. Langileen berebergoa laudatzen du

 Yugoslabiako lantegietan.

 

 Gizon gaitza, eta tenor berean latz bat emaiten duen gizo-

 na, Tito marexala!

 

 Ehun eta hamabi egun aman ditu ezin-hilez. Erran dute,

 arrailleriaz, lanik gaixtoena izan zaiola sendatzaileen eskuetarik

 jalgitzea.

 

 Er zuen hoinbeste iraun Franca-ren agoniak, baina hure

 ere etsigarria izan zen, eta oraino luzeago izanen zen, familiak

 ez baliote sendatzaileeri ateratu: aski!

 

 Titok urrundua zuen bere hirugarren emaztea. Nehor ez

 zen oihu egiteko: geldi!

 

 Francok atxiki zion Hitler-i; Titok Hitler eta Stalini.

 Sei poziz egina da Yugoslabia; hiru haundienak Serbia,

 Kroazia, Eslobenia.

 

 Egonen direa bildurik seiak? Zernahi jasan dutenek ez

 dutea burua altxatuko mendekatu beharrez?...

 

 Horiek geroak erranen ditu.

 

 Rusiak egiten dio Yugoslabiari, miruak xitoari egiten dion

 begi eztia.

 

 Amerikak errana du ez duela utziko Rusia Yugosiabiaren

 xito-mirutan iresterat.

 

 Orain badakigu nor zitakeen Tito.

 

 Francok nahi ukan du, ondoko, errege bat. Bere burua

 errege zeraukan.

 

 Titok ibili du luxez langile kasketa. Baina abat bezain

 laster ordaindu marexal kasketa urrez inguratuarentzat. Orain

 bazabilan jaun xapel ederra buruan.

 

 Er zuen ibiliko buruan zahartu-eta, ex balu ukan gazte-

 gazterik, hegaldatzerat prest gordea bihotzean.

 Hi beraz nor haiz to, Tito?...

 Belauna apal dezak, puttil, herri ttipiko errege haundi

 nauk, to!


inprimatu