inprimatu
Dirua eta amodioa
Izenburua:
Dirua eta amodioa
Sinadura:
Saint-Esteben, Louis
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Saint-Esteben, Louis

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1970
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1028.zk.
Orrialdea:
5

Dirua eta amodioa

 

Saint-Esteben, Louis

 

 1

 

 Dirua da munduan betiko errege

 Amodiotik parte on bat dauka bere

 Erran nezake laster (bis) ez banintz ahalge

 Nik maite dut dirua eta zu batere.

 

 2

 

 Aberastasunari egin dut entrada

 Pobrezian direner ez diot begira

 Leher eginik ere (bis) neretzat igual da

 Sosaz bertze guziak zertarako dira.

 

 3

 

 Etxeko andere bat hartu dut laguntzat

 Padara ederra zen nere amoretzat

 Kabala, pentze, landa (bis) ekarriz dotetzat

 Nik maize dut dirua ez daukat bertzentzat.

 

 4

 

 Haur txar batzu baditut zentzurik ez dute

 Atzo batek erran daut: esposa nintazke

 Pattin zorritsuaren (bis) semea dut maite

 Ez dut maite dirua, gabe bizi daike.

 

 5

 

 Amodiorik ez zen nere inguruan

 Segurtamena badut Pattinen semean

 Langilea da eta (bis) azkar da fedean

 Ohantzea inen dut iguzki betean.

 

 6

 

 Aita, bizi nahi dut, Pattinen etxean

 Bihotza laņo dauka bere pobrezian

 Semeak emanen dait (bis) zenbait haur agian

 Aberastuko ditut nere jauregian.


inprimatu