Nere anaia il zan eguna...
Satarka
Nere anaia
Il zan eguna
neretzat
Illuna!...
Ordudanik ez dut nai
Ikusi goiz-argirik...
Egiņalak egin da
Ere ezin naiz alaitu...
Barruan dut biotza
Miņez erdibiturik!!!
Gaur ez dut aditu nai
Urtxindorren kanturik...
Auek alai abesten
Daude... ni gelan ixil...
Barruan dut biotza
Miņez erdibiturek!!!
Landan ez dut ikusi
Nai larrosa txuririk...
Irri egiņaz daude
Usai ona zabaltzen...
-Nik barruan biotza
Miņez erdibiturik!!!
Gaur ez dut ikusi nai
Ortzean illargirik...
Len lilluratzen nintzan
Berari begiraka...
Gaur ezin... biotza dut
Miņez erdibiturik!!!
Nere anaia
Il zan eguna
Neretzat
Illuna!...
Gaur Goi Zeruan dago
Atsegiņez, poz pozik...
JAUNA'k izendatu du
Donokiko lorezai...
(Anai maite: Bai ote
Or neretzat lekurik?...)
Eta bitartean ni...
Emen, ezin etsirik!!!
|