Nere anaia il zan eguna
Satarka
Nere anaia
Il zan eguna...
Neretzat
Illuna!...
Ordudanik ez dut nai
Ikusi goiz-argirik...
Ikusi goiz, argirik...
Eginalak eginda
Ere ezin naiz alaitu...
Barruan dut biotza
Miņez erdibiturik!!
Gaur ez dut aditu nai
Urtxindorren kanturik...
Auek alai abesten
Daude...; ni gelan ixil...
Barruan dut biotza
Miņez erdibiturik!!!
Landan ez dut ikusi
Nai larrosa txuririk...
Irri eginaz daude
Usai ona zabaltzen...
Nik barruan biotza
Gaur ez dut ikusi nai
Ortzean illargirik...
Len lilluratzen nintzan
Berari begiraka...
Gaur ezin... biotza dut
Miņez erdibiturik!!!
Miņez erdibiturik!!!
Nere anaia
il zan eguna...
Neretzat
Illuna!...
Gaur Goi-Zeruan dago
Atsegiņez, poz-pozik...
JAUNA'K izendatu du
Donoki'ko lorezai...
(Anai maite: bai ote
Or neretzat lekurik?...)
Eta bitartean ni...
Emen, ezin etsirik!!!
|