Lore kutuna
Satarka
Nere illoba maite
Prudentxiren oroitzaz.
Gaur Udaberri,
Eder, pozgarri...
Baratz zelaiak loretan,
Urretxindorra
Kanta-kantari,
Baserriko zuaitzetan.
Udaberri da,
Baņan... gaur lore
Bat il... lurrera erori...
Orain Usairik
Ez loreak... ni
Miņez begira berari!
Zure eriotza
Ikusi ta zu
Ez ziņan ez il lurrean,
Zuk azken itzak
Esaten eta
Orduko ziņan zeruan.
Ez negar egin...
Ez negar egin...
Bera an dago goi zeruan...
Aingeruekin
Kanta-kantari,
Jaungoikoaren ondoan.
Nik bai negar, nik
Bai miņez negar...
Bera zan, bera zan ona,
Nere olerki
Kazkar, txiroen
Erderatzalle sakona!
Ta orain zeņek
Itxuli nere
Olerki kaxkar txiroak?
Zuk bezin ongi
Iņork ere ezin
Euskalitz biotzekoak!
Bakardadea...
Bakardadea...
Orain Laguntzallerik ez...
Zutzaz oroitzen,
Zutzaz pentzatzen.
Eta biotza naigabez!...
Agur, azkenik
Lore kutuna...
Gozoa izanda da
Zure eriotza!...
Or zeruan zuk
Jaungoikoari
Arren, eskatu,
Emen lurrean
Bizi izateko
Guk bear degun laguntza!!!
|