Lo egin...
Satarka
Udako
Goiz argi,
Nere maiteņo:
Lo egin...
Lo zure...
Amatxorekin.
Emango
Nik gero
Bi muxu bero.
Txakurrak
Gau... gau...
Katuak
Miau!...
Lo egin...
Zaude ixil!...
Ez negar-egin.
Katuak
Eta txakurrak
Entzuten
Zure negarrak.
Lo egin...
Zaude ixil!...
Ez negar-egin...
Beztela
Elduko dira
Katua
Eta txakurra,
Aserre,
Zure ondora..
Txakurrak
Gau... gau...
Katuak
Miau!...
Goi-goitik
Etorri
Dira zerutik,
Zure ondora aingeruak,
Ta ekarri jostalluak,
Jostallu polit,
Ariņak,
Pozik zuretzat
Egiņak
Kantatu,
Aingeruakin,
Kantatu...
Aurtxo polit eta ona,
Lore eder, nere zoruna.
Tori, len
Agindutako
Laztan ta
Bi muxu bero...
Udako
Goiz-argi,
Nere maiteņo!
.............
Oi! Katua
Ta txakurra
Dantzan alkarrekin...
Dantzan, arin-arin!...
|