Geroztik...
Satarka
Geroztik...
Bakarrik
Nai-ta ezin bizi.
Naigabea zer dan
Orain dut ikasi!
Egun batean aldendu zan...
Bizi ote da oraindikan?...
Zalantza estu larri onek...
Biotza jartzen odoletan!!!
Bizi baldin ba'zera... bizi
Zaite atsegiņez ta pozik.
Baņon jakin zazu, maiteņo,
Miņez nagola zuregatik.
Zer egun atsegin, gozoak,
Oi!, giņanean alkarrekin.
Oraingo bakardade itun au
Orduan ez nuan nerekin!
Uxoak bere umeak beti
Maitatzen ditu biotzetik.
Gu ere orrela maitatzen
Giņan, urrumaka, poz-pozik.
Zatozkida nere ondora...
Maite zaitut gogo guztitik.
Txoriak lez biziko gera
Alai, kantari, goiz-goizetik.
.............................
Egun batean aldendu zan...
Bizi ote da oraindikan?...
Zalantza estu, larri onek...
Biotza jartzen odoletan!!!
Geroztik...
Bakarrik
Nai ta ezin bizi.
Naigabea zer dan
Orain dut ikasi!!!