Bereganatu zaitu
Satarka
Nere anai maite
Dunixi'ren oroitzaz
Gazte gazterik asi ziņan zu
Zuaitz, itxi ta baratz-lanean.
Jaio lurrean bizi izan ziņan
Alai ta pozik lore artean.
Aurten urtemin txarra izan dugu
Igali gabe daude zuaitzak.
Zu ere, nere anai gaxoa!...
Lurrera bota zaitu ekaitzak!!!
Azken arnasa
eman zenun eguna...
Ura bai-zala
Ziņez egun ituna!...
Nere begiak
Sutan, negarretan ler..
Biotz erian
Ziztadaren aztuna!!!
Aspaldi ziņan anitz gaxotu...
Oi, zure arnas larri, estua!...
Ibilli nai ta ezin ibilli...
Biotza zenun guztiz auldua!...
Gaxorik... baņan...alaz ere ekin
Zenion gogoz baratz lanari.
Il arte zintzo, beti apaintzen
Igali, lore, zelai, basarr!...
Azken arnasa
Eman zenun eguna...
Ura bai zala
Ziņez egun iluna!...
Nere begiak
Sutan, negarretan ler...
Biotz erian
Ziztadaren aztuna!!!
Bereganatu zaitu JAINKOAK,
Eta Zeruan sartu maitek!...
Aingeruekin orain, landetan
Loreak zaintzen zabiltz ederki!!