Ama samindua
Satarka
Ama laztana.
Ama maitea.
Ixildu zaite, gaxo ori!
Ez negar egin geiegi...
Pixka bat egon
Lasai, gozatsu. Oi, zure
Biotza lertu ez dedin!
Zure Semea,
Jesus maitea,
Etsai biotzik gabeak,
Zatitu dute gogorki...
Ai, baņan Aren
Zauriagatik gizonak
Oraiadik ere ez erruki!
Zure Semea
Jesus maitea,
Samintasunez beterik,
Oņazez lerturik il da!
Baņan gizonak,
Etsai gaiztoak, ez dira
Errukitzen ez oraindik.
Ama laztana,
Ama maitea;
Biotz-biotzeko Seme
On, kutunaren eriotz
Izugarriak,
Zuri eman dizu iņori
Baita naigabe geiago.
Orregatik, ba,
Gaxorik zaude,
Ta arpegia dezu elur
Otz otza bezela zuri...
Begiak negar
Malkoz bustiak... gogoa
Itun, ta biotza eri.
....................
Ama laztana,
Ama maitea,
Ixildu zaite, gaixo ori!
Ez negar egin geiegi...
Pixka bat egon
Lasai, gozatsu. Oi, zure
Biotza lertu ez dedin!!!
|