Ain eder zeuden ostoak...
Sagartzazu'tar K.
Udaberrian, zuaitz gañean,
Ain eder zeuden ostoak...
Egun abetan erortzen dira
lurrera txit igartuak.
Neska batek len
Anitz ederra
Zeukan bere ille urrezkoa.
Orain ordea
Samiñez dago,
Illerik gabe gaxoa...
Udaberrian, goizean, alai
Abesten zuan txoriak.
Udazkenean gera, ta orain
Naigabez, ixil maiteak.
Neska gaxoa,
Len ibiltzen zan
An-emen irri ta parrez...
Orain ordea
Oiean dago,
Oñazez eta negarrez...
Lili txuri bat landaretxotik
Zimeldu ta erori da...
¡Dan, din, dan!... neska gaixoa, maite
Polita, orain il, il da!
Ortzea goibel...
Izar ederrak
Gaur ez dira iñon ageri...
Maiteñoaren
Begi samurrak
¡Ai! betiko dira itzali...