Agur, Tolosa
Satarka
Biotzez agur,
Zuri, Tolosa;
Zu zera Euskal-Erriko poza.
Lantegian, zu zera nagusi:
Zure semeak inoiz ez jausi.
Aitonengatik
Genun ikasi:
"Lan egin bear, nai ba'da bizi"
Zure kale ta
Txoko, bazterrak,
Politak dira, ta agitz ederrak.
Ta Tolosa'ko seme jatorrak,
Dira jakintsu, argi ta onak.
Naiz bizi urrun
Beren erretik,
Tolosa maite, biotz-barrutik!!
Mari Birjiña
IZAZKUN-goa,
Gare Zaindari, Ama gozoa:
Zeruko Euzki dizditzalia,
Tolosar danen maitalaria.
Maite zaitugu
Izar-Argia,
Egin dizugu bide berria,
Zauden mendira
Aisa igotzeko,
Ta Zu gogotsu or laztantzeko.
Zu, gure Ama
Birjiña garbi,
Zeruetako argi dirdari.
Arren, begira gure erria'ri,
Ta lagundu ez dedin erori.
Guk Tolosarrak,
ITZA, ITZ, ematen
Dizugu, Zure aurrean, emen:
Izango dala
Zintzo gordea,
Gure guraso zarren Fedea.
Biotzez agur,
Zuri, Tolosa,
Zu zera Euskal-Erriko poza.
Beti nai zaitugu ikasi garbi,
Beti Udalen... larros ta lili.
Erle joriak
Bezela zintzo,
LAN, JAN ETA FAR... TA PAKEAN LO.
Biotzez agur,
Tolosar-ona.
Sendoa zera... euskal-gizona.
Lasaitasuna beti gozartu,
Ta bizi zaitez pozik, alaitsu!
Jaioterria
Gartsu goratu,
Tolosar zerala... ez ukatu!!
Bular barruan
Dut nik baratza.
Bertan lore bat txit aberatsa...
Nere biotza, lore gorria,
Maitasun intzez beti bustia.
Zuretzat, lili
Ori, Tolosa,
Usaitu zazu... ta samur goza.
Erri langille
Kementsu ta-on,
Gogo guztitik zuri zorion!!