inprimatu
Eta nu amatu
Izenburua:
Eta nu amatu
Sinadura:
Sagarditxar
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Sagarditxar

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1975
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1307.zk.
Orrialdea:
5

Eta nu amatu

 

Sagarditxar

 

 1

 

 Zoriona bizian, jenden hel-burua,

 Mundu huntan da beti izan bilatua.

 Bakotxak bere gisa baitu asmatua,

 Nahi luke hatxeman, leku hautatua,

 Jainkoak bakotxari ongi prestatua.

 

 2

 

 Bidez-bide ni ere, naiz zorion bila,

 Ibili herraturik bertzeak bezala ;

 Ene baitan senditzen nuen huts zabala,

 Zerbait gisa beterik nik hobe nuela,

 Ez nuela gosturik bizitzeko hola.

 

 3

 

 Orduan, bihotzetik, kanpoa maitatu,

 Zeruaren urdinaz, begiak xoratu,

 Oihaneko bidexkan pozik naiz kurritu,

 Xoriñoen kantuak han ditut prezatu,

 Kanpoaren bakea ni baitan pausatu.

 

 4

 

 Bainan gaua delarik, kanpoan agertu,

 Ene baitan laster da hotza barna sartu.

 Ixiltasun osoan min batek nau hartu,

 Izaitearen zolan nitan dut senditu

 Betiko huts samina han zela gelditu.

 

 5

 

 Gogoeta egon-ta, nuen nik asmatu

 Behar nuela laster bertzerik bilatu.

 Margolari egin naiz, ez baitzaut dolutu,

 Maite tutan guziak telan ditut hartu

 Gero denak baititut hobeki gozatu.

 

 6

 

 Bainan gaua delarik kanpoan agertu,

 Ene xoramendua alderat da histu.

 Bakartasuna nuen lagun ilun hartu.

 Biziari ez nuen hartzen ahal gostu,

 Bertzela behar nuen nik berriz jokatu.

 

 7

 

 Orduan asmatu dut bertsulari sailak

 Zituela eztitzen jenden bihotz-minak.

 Olerkiak beharrez ongi moldatuak

 Goizetan, aratsetan ditut legunduak,

 Ene bihotz oldeak zirela bertsuak.

 

 8

 

 Bainan gaua delarik kanpoan agertu

 Ene baitan ere da ilunbea sartu;

 Uhain baten pare nu histurak gainditu

 Etsimenduak berriz aztaparrez hartu

 Betiko gose mina nitan dut kausitu.

 

 9

 

 Ene bihotzak segur, zuen min bizia,

 Lagun baten eskasa zen haren zauria.

 Orduan maitatu dut, hura zen loria,

 Izaite bat eginik bi jenden bizia

 Ari ziren goibelak, ezti lokarria.

 

 10

 

 Xoramenduak dira lasterka airatu,

 Gogo, lilluradurak ere fite histu,

 Xorrotx ezpata sista ni baitan landatu,

 Erresumin garratz bat barnean hedatu,

 Berriz ere hor nintzan, arima herratu.

 

 11

 

 Ene etsimenduaz Jainkoa ohartu,

 Nitaz urrikaldu da eta nu amatu.

 Nola erran dezaket, zer zautan gertatu,

 Maite dautanarekin haur bat munduratu,

 Holako zoriona ez daike negurtu.

 

 12

 

 Geroztik ukan ditut nahigabe latzak,

 Ene zeruan izan lano ilun beltzak.

 Bainan gehiago ni ez izitu hotzak

 Nitarik urrun ziren pentsamen garratzak,

 Zoriona baitzuen hatxeman bihotzak.


inprimatu