Udaberri
Sagar-Lore
Udaberri:
Goizalde argi...
Intzez bustiak;
Belar, lili.
Udaberri:
Urretxindorra
Alai ta pozik
Abeslari.
Udaberri
Usai gozoaz
Lore ta lore
Landak zuri.
Udaberri
Sagardietan
Loreak apain,
Ikusgarri.
Udaberri:
Baserrira naiz,
Arkituko ote,
Maitagarri?...
Udaberri
Mendiz-mendi ibil,
Eta maitea
Ezin arki...
Udaberri
Non naiz ibili?...
Zu zera nere
Maiteņoa, au.
Udaberri...
Zoragarri!
|