inprimatu
Guazen
Izenburua:
Guazen
Sinadura:
Sagar-Lore
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Sagar-Lore

Argitalpena:
El Bidasoa.
Urtea:
1957
Argitalpenaren urtea:
13
Alea:
630.zk.
Orrialdea:
[2]

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Guazen

 

Sagar-Lore

 

 Guazen, Ondarribi'ra

 Urteko jaietara.

 Aupaka, zantzo ta algara,

 Biotzak alaitzera.

 

 Bai-dala erri ederra,

 Antziņeko erria.

 Zarra ondatu gabe egin

 Digute dute berria.

 

 Ondartza, kale, bazterrak,

 Mendi ta baserriak...

 Lilluragarri, politak,

 Danak ikusgarriak.

 

 Non-naitik dator ostea,

 Udara igarotzera.

 Itsaso'ko iparra artuaz

 Osasuna geitzera.

 

 Poz-pozik eguna igaro...

 Gabaz lasai lo egin...

 Jan edan onakin ase...

 Bizi oberik ezin.

 

 Beste gauz ederrak ere,

 Asko ditugu emen.

 Nai aldituzute ikusi?...

 Arin eldu lenbailen

 

 Ondarrabi'ko neskatxak

 Lirain eta politak...

 Uda'ko usai gozodun

 Lore ta arras gorrixtak.

 

 Guazen Ondarribi'ra,

 Urteko jaietara.

 Aupaka, zantzo ta algara,

 Biotzak alaitzera.

 


inprimatu