inprimatu
Goizeko zortzietan
Izenburua:
Goizeko zortzietan
Sinadura:
Sagar-Lore
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Sagar-Lore

Argitalpena:
El Bidasoa.
Urtea:
1957
Argitalpenaren urtea:
13
Alea:
616.zk.
Orrialdea:
[5]

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Goizeko zortzietan

 

Sagar-Lore

 

 Goizeko zortzietan

 Txistu doņu alaia...

 Ezagun da gaur dala

 Zorioneko jaia.

 

 Doņu ori ez entzun,

 Ta ni oika, naigabez.

 Txistu doņurik gabe,

 Neretzat jai onik ez.

 

 Gure guraso zarren

 Dantza gozo ta garbi,

 Iraun dute bizirik...

 Eskerrak txistuari.

 

 CELESTINO: Urtetan

 Sutsu egin dezu lan.

 LAXA: Zuek ere gaur,

 Gogoz lanari eman.

 

 Jai askotan jo ta jo...

 Zuek, txistu alaia.

 Ta gazteak naiago...

 Dantz-oratu nasaia.

 

 Alaz ere ez ajola...

 Ekin txistu zarrari.

 Poz aundi bat emanaz

 Gure Euskalerria'ri.

 

 Lagundu dezaiogun

 Beti txistulariei.

 Gure asaben dantzak

 Iraun dezaten garbi.

 

 Ayenatzen ba'dira

 Gure txistulariak,...

 Gaņez egingo dira

 Oitura iguingarriak!

 

 Entzungo al dituzte

 Gure ondorengoak,

 Txistulari jatorren

 Doņu zorunekoak.

 Igande ta jaietan

 Goiz eta arratsaldetan,

 Baserri, mendietan,

 Gure kontsejupetan,

 Ttunttunak txistu-txistu,

 Euskalerri danetan!!

 


inprimatu