inprimatu
Super flumina Babylonis, euskaraz
Izenburua:
Super flumina Babylonis, euskaraz
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Duvoisin)
Egilea(k):
Duvoisin

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1887
Argitalpenaren urtea:
16
Alea:
Orrialdea:
189

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Super flumina Babylonis, euskaraz

 

 

 Babiloniako uren bazterrean,

 Minez gire jarri ipuru gainean,

 Eta an Ħoi Sion! zutaz oroitzean,

 Oro eman gare nigar uarretan.

 

 Gure arrabitak saar adarretik

 Dilindan or daude... Beude or isilik!

 Kendu gaituztenek gure erritarik

 Entzun nai dute ango kantetarik.

 

 Unat gaituztenek ekarri gatibu

 Entzun nai dute ango zenbait kantu.

 Oi bainan guk nola, zer kantu sakratu

 Atze-erri untan kanta dezakegu.

 

 Aanzten bazaitut, Sion onetsia,

 Bertan iar bekit eskuin alderdia!

 Oroitzen ez banaiz zutaz, oi erria,

 Ao-gainari lot daidala miia!

 

 Zutaz, beti zutaz ene asmuetan...

 Zurekin gogoa, biotza zu baitan!...

 Zutaz kanpo banu irri bat ortzetan,

 Nion bozten banaiz il benedi bertan!

 

 Oroit zaite, Jauna, Edomen semeaz,

 Sion errausteko egun gogor artaz,

 Edom nola zagon izkola marrumaz,

 "Chau! chau dena burdin eta suaz!"

 

 Babilondar andre gaistagina, iri

 Niri egin gaitza beakin itzuli,

 Aurra bezayane bota arriari!

 Ez azala niork izan urrikari!

 


inprimatu