inprimatu
Stabat (Jesus ona gurutzean)
Izenburua:
Stabat (Jesus ona gurutzean)
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Duvoisin)
Egilea(k):
Duvoisin

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1889
Argitalpenaren urtea:
20
Alea:
Orrialdea:
327-328

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Stabat (Jesus ona gurutzean [Has.])

 

 

 Jesus ona gurutzean

 Itzaturik ikustean

 Ama zagon nigarrez.

 

 Oinazerik gaitzenean,

 Lantzaz joa biotzean,

 Etendu zen auenez.

 

 Zenbat aal zen samina

 Ama saindu aren mina

 Atsekabez betea!

 

 An zegoen auenetan,

 Nigar eta esturetan

 Ikustean semea.

 

 Anbateko oinazean

 Ama aren ikustean,

 Nork ez duke nigarrik?

 

 Ama semei begiratuz

 Nor ez egon minez doluz

 Nigarretan urturik?

 

 Ikusi du azotatzen,

 Gure gatik estiratzen

 Bere seme eztia.

 

 Ikusi du agorantzen,

 Erioak akabatzen

 Zeru lurrez utzia.

 

 Amodio iturria,

 Emadazut min bizia

 Pairatzeko zurekin.

 

 Jainkoaren gogokotzat,

 Amodioz Jesusentzat

 Egizu erre nadin.

 

 Sar dizazut biotzean

 Jesus onak gurutzean

 Artu duen zauria.

 

 Zure seme zaurtuaren

 Ene gatik artu penen

 Emadazut erdia.

 

 Il artino aren minez

 Deitoratzen nigar zinez

 Nagon beti zurekin.

 

 Nai nuke zurekien

 Abearen itzalean

 Nere egoitza egin.

 

 Birjinarik ederrena

 Onetsazu nere pena

 Zurearekin baltsan.

 

 Jaun onaren gurutzea

 Arek jasan oinazea

 Iduk bezat gogotan.

 

 Egidazut gurutzeaz,

 Semearen pairamenaz

 Azkartzeko grazia.

 

 Iltzen naizen oreneko

 Emadazut arimako

 Jainkoaren gloria.

 

 Juyamendu gogorretik

 Ifernuko su garretik

 Otoi beira nezazu

 

 Kristo, zure Ama onaz

 Eta zure pairamenaz

 Bitoria indazu.

 


inprimatu