inprimatu
Soldaduen pasadizuak
Izenburua:
Soldaduen pasadizuak
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Bertsolaria.
Urtea:
1931
Argitalpenaren urtea:
1
Alea:
9.zk.
Orrialdea:
53

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Soldaduen pasadizuak

 

 

 1

 

 Ezin egonaiz ezer

 egin gabetandik

 bertso bi jarritzia

 goguak emandit;

 Jaungoiko zerukuak

 lagundutzen badit,

 nik aren esperantza

 dadukat oraindik.

 

 2

 

 Milla beatziregun da

 bederatzi garrena,

 nere goguan dedan

 urterik txarrena:

 makiñatxo bat negar

 gutzat dakarrena,

 ezta lasai egongo

 zenbaiten barrena.

 

 3

 

 Amak asidituzten

 semetxo ederrak,

 erdiyak galdu ditu

 Melillako guerrak;

 Jaungoikoari eskatzen

 dizkiyot ezkerrak,

 zuzendu albalitza

 pasairan okerrak.

 

 4

 

 Nola ezkera egongo

 gu tristuran denak,

 pake gozo batian

 biar gendukenak;

 guraso asko dira

 negarrez daudenak

 semia gerran ilda

 galdutako ponak.

 

 5

 

 Txarra dala diyote

 ango terrajia

 kristaubak ondatzeko

 ai ser parajia

 zenbatek ote dauka

 biziya lajia

 aruntz juateko zeñek

 dauka korajia.

 

 6

 

 Ezztakit gorra ori

 nola dan aziya

 guretzat beinzat bada

 naiko desgraziya;

 pakia naidunantzat

 modu itxusiya

 amaika amaren semek

 utzidu bizia.

 

 7

 

 Pazadizo guziyak

 jarri ezkero nik

 bat ezta negarrikan

 egongo ezlukenik;

 egon izandu gera

 alkarri esanik

 garrak eztakarrela

 beñere gauz onik.

 

 8

 

 Zer kulpa degu orla

 biziya kentzeko,

 semiak azi eta

 denak bestentzako;

 ariyek biar dira

 berriz laguntzeko,

 ori da alibiyua

 ama batentzako.

 

 9

 

 Moru oyek eztakit

 zor pentsazen duten,

 kostako zaye gerra au

 españolai jaten;

 danok aziko gera

 autzi edo eten,

 ikaratzen geranik

 ezan eztezaten.

 

 10

 

 Luziak izan arren

 oyek atzaparrak,

 probatuko ditugu

 badira azkarrak;

 zer dirala uste dute

 español kaiskarrak,

 ango lau bentzutzeitu

 emengo bakarrak.

 

 11

 

 Kasta ori probatu

 duenak derizta,

 juiziyuan sartusen

 dala oso gaitza;

 eztitezela gero

 geyegiyan mintza,

 asentatuko dira

 arro badabiltza.

 

 12

 

 Izugarriyak dira

 oyen diadarrak,

 eztitu ikaratzen

 subak eta garrak;

 guraso askori eman

 dizkaten negarrak,

 ajolikan gabeko

 animali zarrak.

 

 13

 

 Ez dira arrazoyak

 txorakerizkuak,

 ezpadegu penik artzen

 gera arriskuak;

 Fermiñek jarri ditu

 bertzo egizkuak,

 pasairalako gauzak

 negargarrizkuak.

 


inprimatu