Soldaduen bizimodua 1896 urtian jarriak
1
Berso berri batzuek
bear ditut jarri,
nere lagun guztien
entretenigarri;
inozente soldado
ninduen esarri,
iru urteko fetxa
dirate esarri.
2
Anparatu eske nator
zeruko Erregiņa,
Jesus onaren Ama
Maria Birjiņa;
zure laguntzaz egiņ
naidet alegiņa,
esplikatutzen gure
bizitza samiņa.
3
Donostia onetan
suertak tiratu,
batzuek kastigu ta
bestiak libratu,
neretzat numerua
bajua tokatu;
Burgosko Artillerian
naute entregatu.
4
Milla zortziregun da
larogeita amaseyian
Burgos'en allegatu
Mayatzaren biyan;
soldadutza zer zanik.
asko eznekiyan;
oraņ asi da sartzen
nere memoriyan.
5
Etxetik urten nuan
ustez baliente,
aurretikan jarriya
guztiz korriente;
guraso triste askok
negar egin dute
kinto ditxosoko au
dala mediante.
6
Nere lagurrak jarri
zaitezte aditzen,
soldadu etorri ta
zer moduz gabiltzen;
alde guztietatik
beti padezitzen,
emen erakutsiko
digute bizitzen.
7
Oraiņ iru illabete
etxetikan urten,
geroztik emen nabill
patatia jaten;
Jaungoikuak osasuna
badigu ematen,
etorriko algera
alakoren baten.
8
Esplikatuko ditut
nere notiziak,
osasuna daukagu
Jaunari graziak,
egunak eta gaubak
dijuaz luziak
nolabait pasatuko
aldira guztiak.
9
Kuartetian sartuta
lenengo gabian,
barrutikan ez neuen
sosegu onian;
ni ikaratu nitzan
beiņepeiņean,
orko Dioska otsa
entzun nuanian.
10
Paraje onetara
giņanian sartu,
izen da apelliduak
zizkiguten artu;
gero mediku batek
errekonozitu,
ez gerade inutil
ontzan eman gaitu.
11
Kuarto baten sarturik
mediko ta guzi,
lendabiziko lana
erropak erantzi;
kontu kuriosuak
biar ziran ikusi.
jayo giņan bezela
or gaituzte utzi.
12
Bostetan lenbiziko
mularen pentsua,
animali jenero
umil da mantsua;
gero bederatzietan
gure arrantxua,
patata baba zuri
eta garbantzua.
13
Arrantxu onduan da
linpieza jotzen,
orduan kuadrara
gaituzte bajatzen:
egunero onela
gerade jardutzen,
mularik ezpadegu
zaldiya garbitzen.
14
Diana jo ta lista,
ondoren sopia,
bera jan arte falta
sarritan bakia;
azkar ez dabillenari
trallazo golpia,
auxen da miserable
bizi izalia.
15
Kintuaren bizitza
da penagarria,
errebista daukagu
ikaragarria;
Jaboia ta betuna
jostorratz ta aria
justo ez daduzkanak
istillu gorria.
16
Mendean daukatena
jotzen dute pozik,
nai izan arren etzin
kontestatu itzik,
billatzen badigute
zikiņaren antzik,
ez digute largatzen
bizkarreko otzik.
17
Lapurretan jendia
al da ikasitzen,
bestien ejenpluari
diogu segitzen;
eta onian ezer
bada ikusitzen,
pekatu egiņ bildurrez
etzayo utzitzen.
18
Iņundik errentarik
ez da guretzako,
emendik paga txikik
sokorritutzeko;
etxera abisatzen det
piska bialtzeko,
an ere borondate
gutxi neretzako.
19
Diruaren eskia
nik abisatuta
ama asarratzen da
aita zapuztuta,
ala esaten dute
biak juntatuta
lenago asko utzi
alzun sobratuta?
20
Gure bizi moduaz
erruki zaitezte,
arro bagiņan ere
bajatu gaituzte,
igualtxu gabiltza
igande eta aste,
mingaņez alegre eta
biotzetik triste.
21
Konsuelo edo pozik
eztaukagu emen,
Maria Santisima
kupi zaitez arren;
paraje ortatik libra
gaitzatzu lenbailen,
ala gerta dedilla
Biba Jesus, amen.
|