Soldadoak kantuz
1
Bertsu batzu zuendako,
Agur baten egiteko
Ait'amer plazer iteko:
Eskual-herritik gira urrunchko,
Horrat usu agertzeko,
Zonbait piloten joiteko,
Dantza baten emaiteko
Eskualdun on egoiteko.
2
Lau adichkide soldado,
Killa'n bea itzultzeko,
Horko neskatchen kusteko:
Hemen nehor ez da maitatzeko;
Harma beti laguntako;
Arterik ez jostatzeko
Arimadari ez gitzaizko
Ez aise ranpilatuko!
3
Kantuņo hauk egitean,
Algeriako mendian,
Alegrantzia handian,
Ari gintuzan elgarrekilan
Zonbait eskualdun musean;
Botoila bana aldian,
Gogoa Eskual-herrian,
Denak omore onean.
4
Laugarrena zuendako,
Horko neskatch gaztendako,
Gutaz othoi orhoitzeko:
Hemen bestarik, ez zinemarik
Ez baitugu jalitzeko,
Badugu denbora franko
Zuetaz gogoratzeko,
Kuraiaren ez galtzeko!
5
Azken bertsua deneri,
Eskual-herriko jenderi:
Goraintziak guzieri!
Urte berri on hor zauzteneri,
Hunat behar laguneri;
Chantza on bat bakotchari;
Guk izan dugu ausarki
Eskerrak gure Jaunari.
|