inprimatu
Soldado baten kantuak
Izenburua:
Soldado baten kantuak
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1968
Argitalpenaren urtea:
Alea:
936.zk.
Orrialdea:
4

Soldado baten kantuak

 

 1

 

 Adios, Getharia! Adios, Bidarte!

 Ni ere izatu naiz gazte eta libre.

 Itsas handia ere pasatu dut parte:

 Sebastopol-en kontra gerlan ari gare.

 

 2

 

 Mila zortzi ehun ta berroi-hamabortza:

 Sebastopolen dorrea oi zoinen den gora!

 Napoleon erregek eman dauku hitza:

 «Barbaro hoien kontra ez dezagun falta!»

 

 3

 

 Badu zonbait denbora gerla han hasirik,

 Noiz akabatuko den nihork ez baitaki.

 Orai zinez mintzo naiz ama maiteari

 Nere esperantzetan ez egin oihalik.

 

 4

 

 Primaderan zoin eder arbolen loria:

 Jakin dezaten ongi hemengo berria...

 Niger eginen dute zonbaitek Frantzian:

 Nonbre gabe galtzen da gizona Rusian.

 

 5

 

 Oi barbaro trixtia, ez hakien bade

 Frantziako errege Napoleon zela,

 Gerlarik nihorekin nahi ez duena...

 Hihaunik bortxatu duk harmada diela.

 

 6

 

 Adios, Eskual-herri hanbat maitatua!

 Hemen nagok hitarik bortxaz urrundua.

 Hire orhoitzapena ez diat galdua

 Aita-amekin diet ardura gogua.


inprimatu