Solas onak karosadun bati
1
Adichkidea, egia maite baduzu,
Atentzionez, othoi entzun nazazu.
Sinhetsi nahi banuzu, hobeki muntatu behauzu,
Irabazi gehiago atherako baitezu.
2
Ez dut ikusten nihon zu bezakakorik,
Bazter orotan znre famaturik.
Gauza bat falta bakharrik, zaldi on bat behar nombeitik,
Bertze tresna zahar hori igortzeko etchetik.
3
Ibili gabe bidean uda ala negu,
Baluke horek oihanean emplegu.
Zarerat joan behar badu, ferak khentzen ahal diozkagu,
Gaztetuko da menturaz libro uzten badugu.
4
Nahi baduzu entzun garbiki egia,
Hartu behauzu zaldi gazte beria.
Zahar huni guardia, tini baitu bere aldia,
Emozu lehen bai lehen eretreta handia.
5
Bihar berean kuri, ikhus merkatua,
Ez egon zaldi tresna hori lotua.
Moltsatik larga dirua, egin ontsa zure tratua,
Behingotz izan zaitezen gostura muntatua.
6
Adichkidea, bethi zure zerbitzari,
Atentzione nere azken hitzari.
Lot zaite zaldi onari, eta estal karosa hori,
Fortuna jarraikiko da zure muntadurari.
7
Segi nezazu, nik eran bezala planta,
Entzunen duzu laudoriozko knta
Ah! zer gizon galanta! zer muntadura charmanta!
Oihu eginen dauzute: biba, biba, erranta.
8
Adichkidearen erepustua.
Gogoan orai kopla haukien morala,
Egin nio bai, zuk diozun bezala.
Balin banu ahala, bainan eskas dut metala,
Lagundu nahi nauenak, othoi eman dezala.