inprimatu
Soineko beltcha
Izenburua:
Soineko beltcha
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1956
Argitalpenaren urtea:
Alea:
303.zk.
Orrialdea:
4

Soineko beltcha

 

 1

 

 Ama gaicho bat chuhail-chuhaila

 etchera buruz bazoan,

 Zortzi urtheko semea lagun,

 usu pausatuz bidean:

 Muttiko hori, soineko churiz,

 zoin amultsuki zeraman,

 Esku mehar bat, sukarrez kaldan,

 haur ttipiaren eskuan!

 

 2

 

 Haurra lasterka eta jauzika,

 amari solas eginez:

 - «Ama, zertako ni churiz bezti,

 igande aste-egunez?

 Lagun guziak, urdin ala beltch,

 beztitzen dire kolorez...

 Noiz beztituko nuzu ni ere

 soineko berri beltch batez?».

 

 3

 

 Seme gaichoak ez zakikeien

 bere hitzaren gogorra:

 Alhargunaren bihotza hautsiz

 idoki zion nigarra...

 Halere «bihar» erran baitzion,

 pott emanez arpegira,

 Oi amattoren irri kiretsa,

 eta pott horren ikara!

 

 4

 

 Handik zortzian, hau trichtezia

 elizarako bidean!

 Kurutzearen ondotik horra

 jende-moltcho bat doluan...

 Gizonek kutcha baderamate,

 nechkek loreak eskuan...

 Oi haur churtcharen hipa-nigarrak,

 soineko beltcha soinean!


inprimatu