inprimatu
Seaskaren Kanboko etxe-sartzea
Izenburua:
Seaskaren Kanboko etxe-sartzea
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1987
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1930.zk.
Orrialdea:
4

Seaskaren Kanboko etxe-sartzea

 

 Ezponda

 

 Denbora txarra daukagu bainan egon gaiten alegera

 Harri horretxen tindatzailea egun ditake minbera

 Gomita bat nik egiten daitzut gizona balinbazera

 Nai duzunean etorri zaite etxe hunen tindatzera.

 

 Alkat

 

 Agur lagunak, agur Seaska, bai eta agur Xalbador

 Zuer eskerrak gaur esperantza zuen alderat ainitz zor

 Esker beroak zuer guzier ditzagula egun aitor

 Irakaskuntza izan dadila harria bezain iraunkor

 

 M. Xalbador

 

 Eni bihotzak zuen alderat egiten dauzkit galdeak

 Ez dira kalte egin beharrez nik dakarzkitan xedeak

 Horra zer tutan egin gogoetak, hauk ditut eginbideak

 Bihotz guziaz ongi etorri Seaskain adixkideak.

 

 Ezponda

 

 Seaskak orai artean ere horrenbeste lan egin du

 Et'azkenean aterbe hauxe bere eskutara bildu

 Hizkuntza maite dugun guziek behar ditugu lagundu

 Euskal-Herrian sortu ginen-ta Euskarak bizi behar du

 

 Alkat

 

 Pentze batean sortu zen eta etorria da honentza

 Ta pentze hartan norbeit pasa zen, xakurra edo ahuntza

 Harria gorriz tindatzekotan izana du bere funtsa

 Euskal odolak piztu ditzala Herria eta Hizkuntza

 

 M. Xalbador

 

 Etsaiak beti baditugu-ta jokatzen zaizkigu gogor

 Bainan gaizkia egin-ta ezin beren izenekin aitor

 Erakaspen bat gu guzientzat ederra badaukagu hor

 Etsaiak nonbait badauzkaguno ez dugu emanen amor

 

 Ezponda

 

 Zertako gaituzte gu etsaiak, ez dugu eiten gaizkirik

 Bakarrik gure Hizkuntza hori gorde nai dugu bizirik

 Zer du gaixtoak bere tindua gaur harri hortan utzirik

 Hoi egin duenak neretzat ez du kontzientzia izpirik

 

 Alkat

 

 Ez duke bada arras prestua kontzientzi ta sabela

 Dohakabe bat ditaike hura, trixtea edo ergela

 Ikastegi hau guzien gatik xutik baitago horrela

 Ta gure kontra dagotzin denak, denak izorra ditela

 

 M. Xalbador

 

 Delak'etsaia bizirik bada nunbeit gostura ez daike

 Ta hartaz dugun solasaldi hau buka dadin naiko nuke

 Guk harri hortaz nehori ere ez diogu egin kalte

 Gure Herria eta Hizkuntza ditugu bakarrik maite

 

 Ezponda

 

 Gauzak ez dira errex izaiten egia dezagun aitor

 Bainan hizkuntza huni ditugu gure eginbideak zor

 Etxea eta harria ere gaur emanik badaude hor

 Eta segur naiz guri begira cela zerutik Xalbador

 

 Alkat

 

 Hainbat borroka orai artean, hainbat kezka ta kasaila

 Etxe hontara egun biltzea ainitzentzat bait zen zaila

 Eskerrak beraz guzier-eta aurrera segitu saila

 Gora Euskara, gora Seaska, ta gora bigarren maila

 

 M. Xalbador

 

 Bigarren mailak merezi du-ta, bai errekesta handia

 Hura aipatuz denbora batez ez zuen iduri egia

 Bainan sortu da eta biziko ikusten dugu argia

 Hortaz entzun nai nuke president jaun denaren mintzaldia.


inprimatu