inprimatu
Sastrea edo jostuna
Izenburua:
Sastrea edo jostuna
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1981
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1631.zk.
Orrialdea:
5

Sastrea edo jostuna

 

 1

 

 Sastre baten bizia hasten naiz kantatzen

 Goizik ikasi zuen kireski sofritzen!

 

 Errepika

 

 Orratza dir, dir

 jostunen eskuetan

 orratza xorrotx

 sistatzen duenean...

 

 2

 

 Ezkontzeko xedetan lagun baten bila

 Gauaz denbora batez amoros dabila

 

 3

 

 Laster here maitea nunbait kausiturik,

 Engoitik hura dauka gogoan bakarrik.

 

 4

 

 Arats batez heldu da Domingoenean;

 Ama xoilik iruten ari da etxean.

 

 5

 

 - Sar zaite, sar, gaztea zato su-ondora.

 - Milesker, ez nau suak ekartzen hunara.

 

 6

 

 Zuen primaz heldu naiz, ea bihotz onez

 Ezkonkide emanen derautazuenetz.

 

 7

 

 - Ene alaba ez da sastre batendako,

 Laborari seme bat hobeki doako.

 

 8

 

 Laborariak badu lur eta ontasun,

 Bizi on, aire garbi, bai eta osasun!

 

 9

 

 Sastrea jalgitzen da bihotza tristerik,

 Orratza dela kausa maitea galdurik!

 

 10

 

 Alta zen eskualdeko neska pollitena

 Urrezko ileduna, lilizko ezpaina...

 

 11

 

 Ezkontzeko ametsa histu denaz geroz

 Nigarretan daduzka begi eta bihotz

 

 Errepika

 

 Orratza dir, dir

 jostunen eskuetan,

 orratza xorrotx

 sistatzen duenean.


inprimatu