inprimatu
Sant Andreseko mezan euskaltzainaren otoitza
Izenburua:
Sant Andreseko mezan euskaltzainaren otoitza
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1987
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1897.zk.
Orrialdea:
6

Sant Andreseko meza euskaltzainaren otoitza

 

 1

 

 Kristoren entzuleak

 elizan bildurik,

 Fedean bizitzeko

 ez ukan beldurrik!

 Indar mon diezagun

 maitasunarekin,

 Aitaren aitzinean

 dugun atoitz egin.

 

 2

 

 Estatua jainkotuz

 asko baita galtzen,

 Jendea bego lehen

 eta ez infrentuz?

 Munduko gobernuak

 azkenean zentzuz

 Denen zerbitzatzeaz

 axola ditezen.

 

 3

 

 Goiko izpiritua

 lurrean onartuz,

 Kulturaren indarra

 ezagut dezagun.

 Euskararen eskua

 orori luzatuz,

 Gogo berri batekin

 gaudela-euskaldun.

 

 4

 

 Euskara, lurra lana

 loturik elgarri,

 Bere libertateen

 errespetatua,

 Bakean bizi dadin

 euskal populua,

 Populuen artean

 Jaunari kantari.


inprimatu