inprimatu
San Martinak
Izenburua:
San Martinak
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1964
Argitalpenaren urtea:
Alea:
746.zk.
Orrialdea:
4

San Martinak

 

 1

 

 - Huna San Martinak heldu:

 Mutilak nahi omen du

 Gure etxetik urrundu.

 Premundo, ez ahal duzu

 Zuk mutila desgustatu?

 Hura gabe zer gira gu?

 

 2

 

 - Zaude San Martinak heldu:

 Nik ez diot deusik egin,

 Bainan kontent niz joan dadin!

 Ez zen, bizirik harekin;

 Eskerrak zuri, San Martin,

 Etxen zerbait izan nadin!

 

 3

 

 Nik zer dut jaten etxean?

 Arto-azalak esnean,

 Kailu hotzak bazkaltzean.

 Emaztea anartean,

 Mutilarekin batean,

 Bizi zaiku oilaskoan.

 

 4

 

 Zer dut edaten etxean?

 Nik ura gehienean,

 Pitarra besta denean

 Emazteak mahainean,

 Mutilarekin,gostuan,

 Arno zaharra basoan.

 

 5

 

 Nun naiz etzaten etxean?

 Eskaler azpi beltzean,

 Lasto latzaren gainean,

 Emaztea gure gelan,

 Oherik goxoenean,

 Mutila bere aldean.

 

 6

 

 Ordu da San Martinetan

 Zerbait kanbia dezaten

 Manera itsusi hoitan,

 Kattalinekin agian

 -Premundo dadien izan

 Nausi Premundoenean.


inprimatu