inprimatu
San Francisco-ko finalak
Izenburua:
San Francisco-ko finalak
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1985
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1810.zk.
Orrialdea:
7

San Francisko-ko finalak

 

 1

 

 Emile gaztea Urepetetik, Arnaud berriz Makeako

 Parekatuak zituzien aurten, elgarrekin jokatzeko

 Zaharra eta gaztea beraz, dira gogotik lotuko.

 Goizean goizik jeiki behar zen, hoien bien bentzutzeko.

 

 2

 

 Bato lodia izana gatik, bertzea da aski legun

 Pilota dute indarrean ta ibiltzen biziki urrun

 Zaharrak eta gazteak oro, etsenplu hor har dezagun

 Guziak garraiturik atera baidira aurten xapeldun.

 

 3

 

 Robert Lekorneko ageria, Jean-Leon, hura Bankatik

 Pilotaririk badea plazan horiek baino hoberik

 Ponctua ez dutela galduko alferrez, ez segiturik

 Lehoinen kontra galdurik ere, ez duzue apaltzerik.


inprimatu