inprimatu
Bortz alaba
Izenburua:
Bortz alaba
Sinadura:
R.S.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
R.S

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1965
Argitalpenaren urtea:
Alea:
761.zk.
Orrialdea:
4

Bortz alaba

 

R.S.

 

 1

 

 Gaixo ahotza, ez, dea asko,

 Bortz alaba betan ezkontzeko?

 

 Amerikano herri batetan

 Gertatu zaiote: berrikitan

 Ixtorio bat uste gabetan

 Denek dutena aho-mihitan,

 Zuek eta ni bezal-bezala

 Egina daiken andre bat dela

 Ez eni uka emazte hura,

 Nahiz eman dituen mundura

 Bortz alaba, bortz biritxi lodi,

 Bortzak berdin azkar, matel handi,

 Denak handi baitira han gaindi!

 Ethorri omen zuen banazka.

 Ahotza goait, buruari hazka,

 Sukaldetikan bihotza pipil.

 Emagina heldu zaio bipil:

 - «Jauna, prima baten aita zira!

 - «Hobe, bete da ene desira!»

 Bigarren aldian erran zuen

 «Hanbat gaixto, Andere Madalen,

 Hirugarrenean nor zen kexu?

 Gizona oilo deneri «huxu»:

 «Funtsean, xantzarik ez gurekin!

 Bota hura ere lehenekin!»

 Laugarrenari: «No kaka hire»

 Anglesez, bainan erran halere...

 Bortzgarren, ez hitz ondorik;

 Ahotza hor zen alditxarturik.

 Gero bere baitaratu baitzen,

 Emagina zaio hurbiltzen.

 Gizonak dio zanpez erraiten:

 «Ez othoi nitaz tuntik axola,

 Erraitzu denak diren bezala:

 Sortu bazait ere seigarrenik

 Edo berdin hamalaugarrenik,

 Futitzen naiz ororen gainetik:

 Orai usaia hartua dut nik.»

 Emaginak aldiz arrapostu:

 «Ez, ez! mintza giten diru kontu.

 Haatik bertze. aldian kasu:

 Ni pezaka ariko nizaitzu.

 Haur arauka pagatuko nuzu!»

 

 2

 

 Gaixo ahotza; ez dea asko,

 Bortz alaba betan ezkontzeko!

 

 Hoinbertze alaba bere bizkar,

 Gaizo gizonak mutur hits dakar;

 Andreak, aldiz, bihotza azkar,

 Dio: «Ez gira orai hain bakar!»

 Egia erran, etxe batean

 Bortz alaba kolpez etortzean,

 Amak badu zer pentsa gogoan.

 Bortz nexka baino pollitagorik

 Badenetz nago munduan deusik.

 Bainan handitzen dira, damurik!

 Eta bortz nexkek egiten tuzte

 Denborak joan-eta bortz emazte.

 Ez naiz segur emazteri aiher,

 Bainan bortz emazte moko eder

 Hasten direlarik batzu bertzer

 Dena elhe huts eta hitz alfer,

 Kartiera hotsez zaiku beteko,

 Garruzeko ferien pareko.

 Bi emazte elheketa, goxo;

 Hiru andre kalakari, paso;

 Lau mokoka, nork ditu jasanen?

 Bortzekin nor debru da egonen?

 Eta ama hor hasten bazaiku,

 Bada laster mensteko irrisku...

 

 3

 

 Gaixo ahotza, ez dea asko,

 Bortz alaba betan ezkontzeko!

 

 Heien deklaratzen izan da.

 Ez zakien zoin nola izenda:

 Almanakako sainden izenak,

 Birjina edo alargunenak,

 Buruan nahasi zaizkon denak.

 Pentsatu zuen: «Ez tronpatzeko

 Nork daki ez laiteken hobeko,

 Eman banezote, berexteko,

 Lumero bana izen-ordeko?

 Andre horri ez da fidatzeko

 Kapable da, debrua lekuko,

 Nexka hainitz berriz egiteko.

 Baduket ixtant baten lumero:

 Kondatzen badakit milaraino!»

 

 4

 

 Gaixo ahotza, ez deA askO,

 Bortz alaba betan ezkontzeko?

 

 Bortz alabentzat behar bortz suhi;

 Bortz dotendako sos zerbait bahi,

 Aitetama ginarrebek nahi:

 Nola putzutzar hortarik jali?

 Bortz suhi umechurchen mentura,

 Ni beldur, den biziki laburra!

 Ahotzak norbait ikusten badu,

 Suhigai bat dena sendimendu,

 Athea dio zabal-zabala

 Idekiko segur berehala

 Erranez: «Adixkide gaztea,

 Zato, bisita gure etchea!

 Bada nun hauta denen artean:

 Handi litake hortchet nonbrean

 Ez balitz zure izarikorik,

 Edo bederen zure gosturik!

 Hauta eta har nahi duzuna;

 Eta, suertez trenpatzen bazina,

 Gero, kontent ez bazira, turna

 Nik emanen derautzut ordaina!»

 

 Gaixo ahotza, ez dea asko,

 Bortz alaba betan ezkontzeko?

 


inprimatu