inprimatu
Frantses-enean
Izenburua:
Frantses-enean
Sinadura:
R.O.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
R.O

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1957
Argitalpenaren urtea:
Alea:
346.zk.
Orrialdea:
4

Frantses-enean

 

R.O.

 

 1

 

 Kontentik eta airos astelehenetan

 Sartzen gira guziak gure eskoletan:

 Ez girade akitzen gu hango lanetan:

 Egun guzia gaude jarririk banketann;

 

 2

 

 Luro «professeur» dugu lehen bi egunez

 Ongi ikasten dugu hari so eginez,

 Bai ere harek erran elheak entzunez

 Eta denek orori ongi kasumanez.

 

 3

 

 Harek arthoa dauku orai erakasten:

 Guk ere bai guziek ahalaz ikasten;

 Alferkariaz hemen ez banaiz egoiten,

 Ukan devoirrak ere errechki egiten.

 

 4

 

 Gero ondarrik dira Irigoin ta Beñat:

 Horiek biak ere jiten, gure ganat.

 Ziek ere «professeur» othoi zauzte hunat!

 Gu segur jinen gare bai Donibanerat...

 

 5

 

 Ororen buru dugu Abbé Etchegorry;

 Milaka eskerrak guk jaun aphez on horri

 Denak farriak gare harren erranari:

 Oro izanen gare segur laborari!

 

 6

 

 Guziak artzen gira, batean josteta;

 Errekeazionnetan, jauzi-ta putinka;

 Edo bertzenaz ere ibiltzen pilota,

 Abantchu aurdikituz hango errabota.

 

 7

 

 Oren erdi bat edo bardin gehiago,

 josetetako dembora segur aldi oro:

 Irringarriak gira espantu-ta haro,

 Gauzak hobeki jakin batek bestek baino.

 

 8

 

 Orai gelditzen nuzu, ez jakin zer erran:

 Othoi denak hunara jin zaizte gustian!

 Ikasiko duzue geroko lanian

 Jartzen zirezteneko nagusi etchian!


inprimatu