inprimatu
Bidarrai
Izenburua:
Bidarrai
Sinadura:
R.O.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
R.O

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1960
Argitalpenaren urtea:
Alea:
505.zk.
Orrialdea:
3

Bidarrai

 

R.O.

 

 1

 

 Nik bertsu berri batzu, zuek aditzeko,

 Ez da mespreschorikan ez nehorendako.

 Ohatarri, Ezpada, Kartierrendako:

 Jendek badabilate laudorto frango.

 

 2

 

 Borondate onekin joan den hazilean,

 Artoski hari ginen guziak lanean.

 Orai aipatzen duten delako bidean.

 Kazerneko bortatik gainera artean.

 

 3

 

 Zonbeit egun gintuen, negurtzen pasatu,

 Hastean zen jendea ederki segitu.

 Gera zonbeit beitziren, gaizoak akitu,

 Eta horra nun diren etchean gelditu.

 

 4

 

 Karreatu ginuen bideko harria,

 Tomberoak beterik oi merla gorria.

 Lanean hor ari zen gogotik jendea,

 Orok bete artean markatu tokia.

 

 5

 

 Biderat karreatu zeneko harria,

 Igande batez entzun ginuen oihia,

 Horrek behar zuela izan chehatia,

 Othoi munta zadien lanerat jendea.

 

 6

 

 Borondate onean, astelehenetik,

 Jendea jin zeraukun aski urrunetik.

 Arnate, Airamendi, Garako aldetik,

 Beloki, plaza eta Ganarri guzitik.

 

 7

 

 Hogoita hamar lagun berrogoi bat berdin,

 Harri chehatzen ginen ari elgarrekin.

 Guziak airos eta omorearekin,

 Maiz chahakoa ere zabilan gurekin.

 

 8

 

 Zortzi garren bertsua, han zuen gostura:

 Ez da debalde izan pasatu denbora

 Orai Ezpadan bada bide bat ederra,

 Otoan sartzen ahalko zirezte etchera.

 

 9

 

 Bide hori ondarra finitzen deneko,

 Beraz ordu duzue otoa, manatzeko,

 Ez du hargatik orai berdin balioko.

 Aise gira guziak elizaratuko!

 

 10

 

 Beraz finitzen ditut nik hamar bertsiak:

 Kartier auzokoez ginen lagundiak;

 Bethi segitu izan dire langileak.

 Denen partez hotrier mila goraintziak.


inprimatu