inprimatu
Xarles Aniotz Gamere Zihigako ertor zena
Izenburua:
Xarles Aniotz Gamere Zihigako ertor zena
Sinadura:
R.I.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
R.I

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1989
Argitalpenaren urtea:
Alea:
2001.zk.
Orrialdea:
6

Xarles Aniotz Gamere Zihigako ertor zena

 

R.I.

 

 1

 

 Herritar bat galdurik, doluan Senpere...

 Denak itzaltzen, apez izanikan ere,

 Bainan egun argiak etorriko dire

 Fedea dutenentzat, zerua zoin lore!

 

 2

 

 Xiberuan erretor hogei ta bi urte,

 Xarlex egonen zinen botzik best'hain beste.

 Artzaiñ lana beitüzü ahal oroz bete,

 Hortakoz artaldiak zütü haiñen maite!

 

 3

 

 Jiten ginen Gameko adorazionila:

 Zük hoi deitzen zünian apez "pastuala".

 Aingürien artian, jeietan bezala,

 Gustian ager zite zelüko bortala.

 

 4

 

 Hil zeñia jo die Gameko elizan,

 Parropiak zuretzat otoitz egin dezan.

 Apür bat pausatzeko zira bortxaz etzan,

 Bizirik txütitzeko gaiñ hartako "mezan"


inprimatu