inprimatu
Mundua kexu
Izenburua:
Mundua kexu
Sinadura:
R.C.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
R.C

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1970
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1046.zk.
Orrialdea:
5

Mundua kexu

 

R.C.

 

 1

 

 Agerkari bat ideki-ordu ikusten dugu garbiki

 Mundu honetan gauza guziak ez doatzila laņoki,

 Hemen gudua han berriz herra, ezin-jasanak nasaiki...

 Horiek entzun eta ikusiz nola bizi gu goxoki.

 

 2

 

 Lehen-lehenik aipa dezagun Vietnameko gudua...

 Zendako bada jende horier, denek hauts bada burua?

 Aspaldi-danik hil beharra da Amerikanoen sua,

 Vietnamdarrak etxean utziz, huts dezatela lekua!

 

 3

 

 Vietnamdarren ondo-ondotik huna Biafra trixtea

 Gutarik urrun beltz-erresuman Afrikan nunbait gordea.

 Horren zorigaitz ezin-jasana dakigu dela gosea.

 Noiz ukanen du Biafra horrek gogo-gorputzen asea?

 

 4

 

 Nahi ginuke jakin garbiki nolaz Txekozlobakian

 Rusoen tankak gau-eta egun dagotzin bide hegian.

 Guziak ziren libertatean Herri zintzo ta garbian...

 Zer gatik bada Ruso horiek ez utz jendeak bakean?

 

 5

 

 Jainko beraren semeak dire Ipar-Irlanda gaixoan

 Bainan halere elgarren etsai gudua dute gogoan.

 Karriketan su gizonak hilak, heien auzia: zilkoan.

 Ta sinesterik behar ote da Amodiozko Jainkoan?

 

 6

 

 Horiek hala gu Euskaldunak mintza gaitezen gizonki

 Bertze herrien zorigaixtoek bihotza daukute hunki.

 Gure kasuak emaiten dauku ainitz bihotz-min segurki

 Guhaurek ere ez baitakigu salbamendua nun aurki.

 

 7

 

 Ipar-Euskadin nexka gazteak hiri handirat badoaz

 Dakitelakotz sortu herrian ez ditakela irabaz.

 Eta mutilak beldurrez daude orroituz beren ezkontzaz...

 Arrotz horiek dira jabetzen gure nexka pollitetaz!

 

 8

 

 Hego-Euskadin bertzerik bada; hango bizia samina

 Frankismoaren azpi-azpian itoa da Euskalduna!

 Gure anaiek presondegian omen dute toki ona...

 Pairamenetan egon-ondoan badator azkatasuna!

 

 9

 

 Bertsu xume hau izan dadien Euskaldun baten oihua

 Idek beharri, entzun garbiki: nun da Euskal-populu?

 Ez mintza denak. Egon emeki. Nork du luzatzen eskua?

 Hala segituz, jakin zazue, galdua dugu gudua!

 

 10

 

 Mundua kexu? Nor da hobendun? Ikus dezagun garbiki;

 Herri-nausiek-uzten dutea azkatasuna ausarki?

 Ala gezurrez eta indarrez nahi dute ihardoki?...

 Jakin bezate, goiz edo berant, egia dator bortizki!


inprimatu