inprimatu
Piarres Urkia apezpiku misionesta
Izenburua:
Piarres Urkia apezpiku misionesta
Sinadura:
P.O.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
P.O

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1985
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1823.zk.
Orrialdea:
5

Piarres Urkia apezpiku misionesta

 

P.O.

 

 1

 

 Haltiko semea -Basaburuarra- Ezpeletan sortua

 Hogoi-ta-hamar ereman ditu, Indoxina eta Laos Asia partean,

 Lehenik apez, gero apezpiku,

 Orai Brasilen, zortzi urte baitan, beti misonest.

 Gizona lerden oraino, urratsa zalu bere 68 urtekin.

 Biloa xuri xuria, boza doi bat erlastua,

 Ele alfer gutti, beti irriño batekin.

 

 2

 

 Ez da trankil-trankil eta alfer egon, bere Ezepeleta xokoan.

 Parisen, aurkitu ditu asko iheslari, bere Laos eskualdeetan

 Ezagutuak, batzu berak han bat bataiatuak.

 Beste hiri batzuetan ere izan da, hala nola Lillen,

 heiekin gehiago solastatzeko.

 - Bere rue du Bac-eko "Missions Etrangeres" delako taldean

 dituen lagun, buruzagi eta adixkideekin, mintzatu da.

 - Erroman ere zenbait egun, bere Brasileko apezpikuaren

 orde- Brasileko Uruama diosesako buruan emaiten.

 Han ikusi du ere Roger Etxegaray, bertze Ezpeletar apezpikua.

 - Bere misionest lagun xaharren etxe berezi batean dituen

 lagunen ikusten izan da.

 - Hemen Uztaritzeko semen artean ezagutu, eskolako

 lagunekin ere otoitz egin du eta solastatu.

 

 3

 

 «Fitegi joan zauku»

 Etxekoek, haurride eta ahaidek, herritarrek ere,

 Gogotik atxikiko zuten gehiago beren artean»

 «Hitza ez da jan behar» dio Brasileko erran zahar batek

 «Hitz emana nuen agorrilaren lehen igandeko han izanen nintzela...

 Orduan joan behar dut»

 - Apezpiku hori, erretor xinple bat, herri batean.

 

 4

 

 Hemengo Euskal Telebixtan, larunbat aratsalde batez, ikusi eta ent-

 zun dutenak, harriturik bezala egon dira, nola berrogoi-ta-hamar urteren

 buruan, euskara oraino mintzo zuen.

 Lehenik bere etxea du aipatu, sort'etxea «Hemen sortua naiz... Hal-

 tia deitzen da... Hor nere aintzinean Basaburua bere etxaldekin: Itur-

 ratea, Belazkabieta...»

 

 5

 

 Hango bere lana dauku aipatu harekin zenbait solas-aldi egiten ahal

 izan duten guzieri.

 Hango laborarien problemak. Nola idorteak edo nausi dirudun eta

 bihotz-gabe batzuek kasatzen dituzten bizi-lurretarik.

 Hola bere bi adixkide, Bretonak, bi urte baino gehiago kartzelan ego-

 nik, bertze batzuekin, errefusatu duten libro izaitea, preso ezarri labo-

 rariak ere ez baziren libratuak.

 Bera, laborari ttipi batzuen erdian bizi da.

 Zer lan egiten duen, nola katekixtak eta girixtinoen buruzagiak elgar-

 retaratzen dituen. Geri berek zeremonia eta bilkura egin dezazten, denen

 artean. Jainkoaren goresteko, eta elgar laguntzeko eta sustatzeko.

 Bat segur, anitz gauza erakatsi dauku...

 

 6

 

 Ezpeletarrak, herrian pasatu duen azken igandean, harek egin arazi

 gogoetaz oroitzen eta oroituko dira.

 Misionesten hasten huntan

 Agur zuri, Piarres Urkia.

 Gizon goxoa, fededun suharra, apez zintzoa.

 Lan'on eta bertzaldi bat arte,

 Jainkoak nahi badu.


inprimatu