inprimatu
Ama Birjina Lurdekoari
Izenburua:
Ama Birjina Lurdekoari
Sinadura:
P.N.
Urkizaren iruzkina:
,3
Egilea(k):
P.N

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1958
Argitalpenaren urtea:
Alea:
391.zk.
Orrialdea:
1, 3

Ama Birjina Lurdekoari

 

P.N.

 

 ERREPIKA

 Eskualdun jendea!

 Lurdeko lorea,

 Ama Paregabea,

 Bethikotz da zurea.

 

 1

 

 Haur bat duzu hartu;

 Hari zu agertu.

 Horrat oro deitu,

 Lurra zerustatu!

 

 2

 

 Zer da argi hori

 Harpean ageri?

 Irriz Ama ari

 Bere haurņoari!

 

 3

 

 Oi zure distira!

 Haurraren begira

 Heldu den dirdira!

 Izarrak nun dira?

 

 4

 

 Nun da iguzkia?

 Zu zira Maria,

 Zu, garbi garbia,

 Notarik gabia!

 

 5

 

 Nundik jina zinen

 Du gero jakinen,

 Nola zinen deitzen

 Zuhaurk salaturen.

 

 6

 

 Othoitz zezan egin

 Zinion galdegin:

 Zuri so, zurekin,

 Hori zuen jakin!

 

 7

 

 Ura zezan edan

 Baitzinion erran,

 Ura han berean

 Sortu zen orduan.

 

 8

 

 Diozu hitzeman

 Pairatuz munduan

 Behar zela izan

 Dohatsu zeruan.

 

 9

 

 Mundua geroztik

 Alde orotarik

 Doha urrunetik

 Lurderat gogotik

 

 10

 

 Huna Eskualdunak:

 Ditela, bai, denak,

 Girichtino onak,

 Zinez fededunak!

 

 11

 

 Oro dira hemen

 Zuri beha jartzen,

 Arimak goratzen,

 Eriak sendatzen,

 

 12

 

 Oi zu Erregina,

 Handi puchantena,

 Beha gure gana,

 Ametan maitena!

 

 13

 

 Oihuz gaude egun,

 Zu maita zaitzagun,

 Zerua, zu lagun,

 Irabaz dezagun!


inprimatu