inprimatu
Museko xapelgotik landa
Izenburua:
Museko xapelgotik landa
Sinadura:
P.M. Iholdiarra
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
P.M. Iholdiarra

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1988
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1950.zk.
Orrialdea:
7

Museko xapelgotik landa

 

P.M. Iholdiarra

 

 1

 

 Zonbait lerroren bidez nahi naiz mintzatu

 Museko xapelgoa beliar dut aipatu

 Azkaingo herrian da aurtengo pasatu

 Iholdi ona bainan Bastida nausitu.

 

 2

 

 Bastidak airez aire ereman du mantxa

 Iholdirentzat ez da partida erretxa

 Idurikatu dute itzul zadin xantza

 Berdindurik mantxetan fin da esperantza.

 

 3

 

 Oren bat badu segur hasiak direla

 Orok irabaztea ezin zitaikela

 Lauen zainak engoitik nola ziren nola?

 Denak buru-has eta norentzat xapela?

 

 4

 

 Ondar mantxa bazoan, zonbat inportanta

 Elgar ongi beliatuz eta ainitz arta

 Ttanttoak konda eta beti znbait falta

 Karter behatu ordu hordago bat kanta.

 

 5

 

 Pentsatzeko aise da zonbaiten plazerra

 Kartak itzuli eta mahaina gainera

 Bertzerik ezin eta haizu da gezurra

 Jaunak barka dezala ta eman zerura.

 

 6

 

 Galtzalen pena zer den nork ez diro pentsa

 Bi ttanttoren eskasez airatu amentsa

 Frantziko xapelgoan huna akabantza

 Xapelaren ordaintzat bego bonet beltza.

 

 7

 

 Plazerrekin egin tut zuentzat bi lerro

 Jauregiberry seme eta zu Mailharro

 Sustengatu ondoan iholdiarrek oro

 Ondar zazue denen eskuzarta bero.

 

 8

 

 Joko ederra dago musa beti danik

 Nor nahi ar ditake, hor ez da adinik

 Aurten iholdiarrak hain urrun joanik

 Bertz'urteko ditazke xapela emanik.

 

 9

 

 Huntan utzi behar dut oz nahiz luzatu

 Holako balentria behar zen aitortu

 Begi onez ditezen hitz liok irakurtu

 Eta musa laudatuz egin dadin kantu.


inprimatu