inprimatu
Zaharren errunkan
Izenburua:
Zaharren errunkan
Sinadura:
P.L.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
P.L

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1967
Argitalpenaren urtea:
Alea:
866.zk.
Orrialdea:
4

Zaharren errunkan

 

P.L.

 

 1

 

 Mundu huntan dembora laster gaten baita,

 Ni ere heldua naiz hiruhoita bortzeta:

 Plazerrekin egiten kantu eta besta;

 Ardura unatua lanean har-eta;

 Hortakotz eman dautet aurten erretreta.

 

 2

 

 Gaztian laborantzan etxean aizanik,

 Lurra behera zela kausitzen nuen nik.

 Zerbeit egin beharrez karkulan egonik,

 Baionara gan nintzen iderak emanik,

 Hor segura bazela bizi molde onik,

 

 3

 

 Laster egin nituen eskualdun lagunak,

 Ni baino lehen ziren frango horra jinak.

 Bethi zombeit baitira ainitz jostakinak,

 Elgarrekin pasatu istan batzu onak:

 Artetan hale artzen sor-herriko minak!

 

 4

 

 Berrogoi urtez goiti hor lanean aizan;

 Oto kamiun baten gidaria nintzan.

 Leku ainitz kurritu bertze frangoin gisan;

 Penak eta plazerrak nik ere tut izan;

 Guziak gogo onez bethi ditut jasan.

 

 5

 

 Hoita zortzi urtetan bainitzen ezkondu,

 Geroztik andreari eman behar kondu.

 Famila ta susiak gero dira eldu.

 Lanjer gastoetarik denak behar zaindu,

 Bainan omore ona beine ez dut galdu.

 

 6

 

 Nahiz aspaldi dudan famila hazia,

 Ez dut zonbeiten gisa nik ukan haundia:

 Xoihki lanetik nuen ene etorkia,

 Bortxaz adinak baitu tontotzen jendia,

 Erretreta hori da ongi etorria.

 

 7

 

 Ez du ez baitezpada lanak iten beldur.

 Zahartuta da jendia tonto eta uzkur.

 Mundu huntan denbora izanike labur,

 Halere bizitzeko ainitz behar segur:

 Xuxen zonbat behar den nehork edit negur.

 

 8

 

 Hahere denak bizi gare zerbeit gisaz:

 Komertzio, langile, ala laborantzaz;

 Ezin satisfatuak gure zorte huntaz;

 Ardura errenkura han ez bada hortaz.

 Halere Jainko onak utz gaitzala luzaz!

 

 9

 

 Zahartuta baitute maiten erretreta,

 Gazte denboran ere luke errekesta:

 Zaharrak ezin dio bardin egin besta,

 Nola gazte horiek jauzi eta josta;

 Idera luke bainan kalapua falta.

 

 10

 

 Orai jarria bainaiz zaharren errunkan,

 Han azken mantxa dela ez da dudarikan.

 Zahartziak ez dio ekar deus onikan;

 Errexeluz betea, ardura min hankan,

 Miseria ainitz ta atsegina bakan!

 

 11

 

 Munduan izanike ainitz erraiteko,

 Nehor ez presatua hemendik gateko:

 Segura ezin jakin zer den pasatuko;

 Xolki esperantza du kuraia artzeko,

 Jesus Kristo hil dela denen salbatzeko.

 

 12

 

 Goraintzi bat igorriz azken pertsu huntan,

 Ixildu beharko noiz orai gisa hortan.

 Kantuik ez dut emanen gehiago kazetan

 Andriak errana daut oinon egun hauetan,

 Denetako naizela orai erretretan.


inprimatu