inprimatu
Artu ala hartu?
Izenburua:
Artu ala hartu?
Sinadura:
P.L.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
P.L

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1965
Argitalpenaren urtea:
Alea:
802.zk.
Orrialdea:
4

Artu ala hartu?

 

P.L.

 

 1

 

 Hauxe da ba gertakaria,

 Eztabada izigarria:

 Nork ote daut eni erranen

 Hitz hori nola den idazten?

 «Atxe» bat sobera emanez,

 Hitza kanbio begitartez.

 «Atxe» batez badut laburtzen,

 Umexurx aire bat du hartzen.

 Zuk uste duzu behar bada

 Euskadi maitean badela

 Zerbait lan premiatsugorik

 Eskual semek egin beharrik?

 Nik diot: baratxe, baratxe!

 Lehenik, behar dea «atxe»?

 Bil ditela ba eskualzainak;

 Eta baztertuz duda-mudak,

 Beldurrik gabe lot sailari

 Agertuz gure kontseilari.

 Koropilo izigarria

 Izanen delarik laxtua,

 Nik uste elgarrekin giren

 Funtsezko laneri loturen.

 Nik segurik hori eginen,

 Argitua baniz izaiten,

 Zeren galdegiten dut hauxe:

 Behar dea ala ez «atxe»?

 

 Eskualtzain laguntzailea.

 

 IHARDESPENA

 

 Nik, eskuaraz artzekotan,

 Bide ona hartzekotan,

 «Hartze» «artze»tik berexiz,

 Hatxez baliatuko niz.

 «Atxe» zer den ez baitakit,

 Behingoan barka bekit.

 


inprimatu