inprimatu
Arnaud Minaberry'ren despeida
Izenburua:
Arnaud Minaberry'ren despeida
Sinadura:
P.J.E.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
P.J.E

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1989
Argitalpenaren urtea:
Alea:
2019.zk.
Orrialdea:
4

Arnaud Minaberry'ren despeida

 

P.J.E.

 

 1

 

 Adixkide bat zauku mundutik partitu

 Pena haunditan hemen oro uzten gitu,

 Nik uste dutana da, behar dut aitortu,

 Hoberenak lehenik Jaunak hartzen ditu

 Eta haren legea behar obeditu.

 

 2

 

 Orok ibiltzen tugu gogo etsaminak

 Ez girela mundurat sekulako jinak.

 Halere holakoak ukaldi saminak

 Mayi ta familia zaudezte jakinak

 Egun zier dohatzi gure dolu minak.

 

 3

 

 Arnaud uzten gaituzu trixte mundu huntan

 Luzaz egonen zira gue gogoetan.

 Jinen gira gu ere bertze egunetan

 Atzemaneu zaitugu dudaik ez da hortan

 Aingeruen erdian ixtorio kondan.

 

 4

 

 Guziak jostarazten hain zinuen maite

 Hola hola zeruan ere segi zaite.

 Otoitz eginen dugu han sar zaiten fite

 Gelditzen gira, Arnaud, orai hemen triste

 Erraiten dautzugula: geroxago arte.


inprimatu