inprimatu
Primadera... alegera
Izenburua:
Primadera... alegera
Sinadura:
P.I.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
P.I

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1974
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1242.zk.
Orrialdea:
5

Primadera... alegera

 

P.I.

 

 1

 

 Primadera, primadera

 Enizun xorien agurra

 Xixtuz, dantzan ari dira

 Hurbildua dela uda

 

 2

 

 Primadera, primadera

 Mendi gainean elurra

 Xori, xuri, zer pirpira

 Zango-pean ere lerra

 

 3

 

 Primadera, primadera

 Apal iguzki sarkorra

 Bero laņoki alorra

 Nik har aintzur, eta jorra

 

 4

 

 Primadera, primadera

 Lore pollitak hor dira

 Usain onaz, hoik begira

 Gaixo gizon erorkorra

 

 5

 

 Primadera, primadera

 Ortzi, xirnixten beldurra

 Handik laster gain behera

 Hobe, segur, euri hura

 

 6

 

 Primadera, primadera

 Pentze, landen apaindura

 Zinez Jainko azkarra

 Gorets bihotzez bakarra

 

 7

 

 Primadera, primadera

 Urte oroz heldu zira

 Huna beti alegera

 Kanta gure primadera.


inprimatu