inprimatu
Nere lagun bati deitzen dena Xanti
Izenburua:
Nere lagun bati deitzen dena Xanti
Sinadura:
P.I.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
P.I

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1986
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1850.zk.
Orrialdea:
7

Nere lagun bati deitzen dena Xanti

 

P.I.

 

 1

 

 Gaur oraino hor gainean

 xuri den elurra

 mendi patar igaitean

 banuen beldurra!

 Zeren potxo entzulean

 hurbil da makurra

 bi zangoak lerratzean

 hauster dut sudurra

 

 2

 

 Behera zen hor leizea

 ez bali begia

 Bainan ere zer haizea

 gaur erran egia!

 Idatziz hau ezartzea

 ez arras argia

 ezta ere iluntzea

 ez urrun Hegia

 

 3

 

 Hemen ta hor denak berdin

 gezurra nagusi.

 Zuk euskaraz ainitz egin

 ez zaitzu itsusi!

 Bainan hoiek bai desegin

 duzu bai ikusi.

 Hortxe ziren debru sorgin

 ta etxea zuk utzi.


inprimatu