inprimatu
Makea-Mindegia
Izenburua:
Makea-Mindegia
Sinadura:
P.I.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
P.I

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1980
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1548.zkl.
Orrialdea:
5

Makea-Mindegia

 

P.I.

 

 1

 

 Bertsu berriak ditut noiztenka idazten

 Irakurtuz ere tut mikrotik kantatzen

 Makean bukatu den leihorra aipatzen

 Aitamak haurñoekin batean laudatzen

 Gure Mindegiari kanta bat igortzen

 

 2

 

 Gure Mindegi huni beha, otoi, Jauna

 Beira gure herria, atxik batasuna

 Zu zira Jainko Aita, zuk gizontasuna

 Ixur gure gainerat, ta umiltasuna

 Eta muga gabea duzun maitasuna.

 

 3

 

 Mindegian pilota dugu gaur goresten

 Ipar eta Hegoan baita hau miresten

 Zenbat mutil neskatxa ez du hunek hezten

 Denak euskaldun ume, ez ditut berexten

 Hortako dut, pilota, nik zutan sinesten.

 

 4

 

 Pilotaz dugu usu idazten Herria-n

 Berri on eta txarrak ezarriz argian

 Hak berenaz herrarik oz du agerian

 Ez-eta tatxarikan ororen begian

 Bll gaitzala guziak gure Aberrian.

 

 5

 

 Aberria, neretzat, sortu naizen lurra

 Urtsu mendia eta gora den Baigura

 Lur barnetik heldu den Zizturriko ura

 Noiztenka harek hausten baiteraut barura

 Denek dute kantatzen herriko agurra.

 

 6

 

 Oraino Aberrian ohidura onak

 Hoier leial dagotzin menditar lagunak

 Odol beroa, segur, gizon azkar denak

 Aberastasun hori baitu euskaldunak

 Gainerat gehienak gira fededunak.

 

 7

 

 Fededun izaitea Jainkoak emana

 Ez dezaket nihola Goikoa engana

 Hari ditzogun eskain euskara ta lana

 Pilota-joko eta kanta-dantza bana

 Atxikiz ahal bada sinestea barna.


inprimatu