inprimatu
Herriko berriak
Izenburua:
Herriko berriak
Sinadura:
P.I.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
P.I

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1977
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1398.zk.
Orrialdea:
5

Herriko berriak

 

P.I.

 

 1

 

 Kasetaren medioz, igortzen berriak

 Entzunak oro ditu, kantatzen xoriak

 Gora ebehera frango, ukanen herriak.

 Sei urteren bakeak, ditu bihurriak.

 

 2

 

 Ilunpean zaudenak, gaur iratzarturik

 Argipean ikusten, ez de ez dudarik

 Gazteak adin alde, egon hor loturik

 Kolpez eginen naski,hasiak segurik.

 

 3

 

 Bada hemen zer egin, agerian dira

 Herriko-etxe eta xehatu baitira

 Haize basa ibili, itzulika-bira

 Kordakatuz teilatu, egon naiz begira.

 

 4

 

 Lanjera ken lehenik, hori lehen baita

 Auzapezak erran du, alki Ulan eta

 Gero laster aterbe, dugun orok kanta

 Esker mila zueri, harturik gaur arta.

 

 5

 

 Ez gira ez hain gaizki, bainan nahi ongi

 Ura nasaiki eta, dirurekin ogi

 Denetan zerbait bada, hori segur egi

 Itsua jali egun, ikusiz gaur argi.

 

 6

 

 Ez naiz oraino itsu, Goikori eskerrak

 Hobeki ikusteko, galdatzen indarrak

 Zure laguntza gabe, hilak herritarrak

 Otoi, Jainko bakarra, susta makearrak.

 

 7

 

 Zazpigarren pertsua, herriko laguner

 Hiruek bat egiten, helaraz gaur dener

 Horri xekatu dugu, guri lehen plazer

 Gora Makea eta biba Makearrer.

 

 8

 

 Ez ditake ez asma, zer dutan entzuna

 Nere auzo direnek, baitute errana

 Pasatu balitz egun, atzo lehen zena

 Ez zuela ukanen, galdatu duena.

 

 9

 

 Beraz kanpo behar da, zerbait ukaiteko

 Molde berria hori, laster adituko

 Joka beraz gogotik, ez da samurtuko

 Lan bera segiturik, zaitu lagunduko.

 

 10

 

 Laguntza beti on da, aintzin eta gero

 Denek parte hartzeko, igortzen bi lerro

 Herria bizi dela, egin oihu, haro

 Eskuz-esku emanez, beti azkar erro.

 

 11

 

 Pariseko jaunttoak, zer duten beldurra

 Estraņerak loturik, ikasten euskara

 Klarki beraz ageri, zuk duzun su-garra

 Nolaz ez guk erakuts haurreri mintzaira!

 

 12

 

 Ortzirale oroz dut, kaseta erosten

 Hoi irakurturik guk, euskara ikasten

 Plazako ostatuan, aise hatxemaiten

 Esker bero bat zuri, ez gaitu ahanzten.

 

 13

 

 Otoi anai xumeak, euskaldun direnak

 Herriko seme eta, alaba maiteak

 Kaseta irakurtuz, lagun herritarrak

 Beste mintzairarekin, susta xede onak.

 

 14

 

 Otoitz, kanta ederrak entzun telebixtan

 Euskal-Herri osoa, baitzen lorietan

 Euskadiko Eliza, aipatu denetan

 Donibanen bezala, nihun ez holetan.

 

 15

 

 Eskerrak zor ditugu, Euskaldun Artzainer

 Herriko apez eta, gure kantarier

 Errepikan kantatuz, Eliza bihotzer

 Denek sendi dezaten, kanta zoin den eder.


inprimatu