Gora Makea
P.I.
1
Gora kanta Makea
hauxe da urtea
zira bihotz betea
atxik bertutea
lai tra-la-la-...
atxik bertutea.
2
Baigura et Urtsu
Makeako tuzu
segur hemengo nuzu
orai adi pertsu
lai tra-la-la-...
adi orai bertsu
3
Huna zer populua
plazarat bildua
naiz lagunez hartua
Ganix-tar sortua
lai-tra-la-la...
Ganix-tar sortua.
4
A zoin diren nekeak
Ganixtarren lurrak
goiti ta beheitiak
baditu Makeak
lai-tra-la-la
baditu Makeak.
5
Jan edan denetarik
erre ta gordinik
etzen nehor gaberik
larunbata jinik
lai-tra-la-la
larunbata jinik.
6
Agur jaun andereak
Makearat jinak
aditurik berriak
zaudezte jarriak
lai-tra-la-la
zaudezte jarriak.
7
Hemen da bai mundua
guziz apaindua
Ganix du urrundua
bainan ez galdua
lai-tra-la-la...
bainan ez galdua.
8
Egun oi erregina
bizkarrean joana
orai Karlosen pena
beraz desegina.
la i-tra-la-la
beraz desegina.
9
Airoski da herria
ukan du saria
zen Ganix etoria
kanta bitoria
lai-tra-la-la
kanta bitoria.
10
Makea azkar ago
segur ez dut hilgo
Ganix dute emango
semeek behingo
lai-tra-la-la
semeek behingo.
11
Goraki kantu ziztu
klika dut aditu
behar dugu sustatu
ez eta bihurtu
lai-tra-la-la
ez eta bihurtu.
12
Denek esku elgarri
Huna altxagarri
Badugu pilotari
eta lasterkari
lai-tra-la-la
eta lasterkari.
14
Orok kanta Makea
atxik azkar sua
horrekilan bakea
hau da abisua
lai-tra-la-la
hau da abisua.
15
Badut nehor kolpatu
otoi barkamendu
bai Pettan da mintzatu
bihotza hemen du
lai-tra-la-la...
nahiz denak bildu.
16
Eskerrak Jainkoari
Aita ta Amari
Lehenik Herriari
Hunen Elizari
lai-tra-la-la
Hunen Elizari.
|