inprimatu
Etxea
Izenburua:
Etxea
Sinadura:
P.I.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
P.I

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1975
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1284.zk.
Orrialdea:
5

Etxea

 

P.I.

 

 1

 

 Burrunbaz haize kanpoan

 Goxoki naiz ni etxean

 Murru beroen erdian.

 Aita xaharrak zuen sortzean

 Utzi neri gizontzean

 Dotea ustegabean.

 Etxe zen partimenetan

 Erori esku menetan.

 

 Egia beharba,

 etxe zen partimenetan

 Egia beharba,

 erori eskumenetan.

 

 2

 

 Arrebak anai sosekin

 Etxe-leku ttipiekin

 Joan ziren ohidurekin.

 Bizkaŕ erori, teilatu izkin!...

 Enetzat dote lanekin

 Antolatze zurginekin

 Ordainduko dut umekin

 Aratxe ta bildotsekin.

 

 Egia beharba,

 ordainduko dut lanekin

 Egia beharba,

 aratxe ta bildotsekin.

 

 3

 

 Egunaz goizik jeikirik

 Laguntzat Jainko deiturik

 Gelditu iluna jinik.

 Goiti, beheiti, nihun ez zorrik!

 Handi edo ttipi denik

 Alarguntsa, andretzat nik

 Renek bost haur ene ganik

 Pettan makear, errotik.

 

 Egia, egia,

 Renuek bost heur ene ganik

 Egia, egia,

 Pettan makear errotik.

 

 4

 

 Emazteņo, bat hartzea

 Da enetzat maitatzea

 Eta hunek ordaintzea

 Maite maitea, zuk laguntzea!

 Haurrak ontsa altxatzea

 Segurtatuz asetzea

 Izanen da bizitzea

 Agian zeruratzea.

 

 Egia, egia,

 izanen da bizitzea

 Egia, egia,

 agian zeruratzea.

 

 5

 

 Azia ukanez geroz

 Huna haurra amodioz

 Senar-emazten medioz

 Ez gal semea, hazia itoz

 Jainko semea delakotz,

 Hoi entzunen bihar ahoz

 Auzi horrek hunki bihotz

 Guk otoitz in egun oroz.

 

 Egia, egia,

 auzi horrek hunki bihotz

 Egia, egia,

 guk otoitz in egun oroz.


inprimatu