inprimatu
Bi emazteki entzunak ditut bat besteari erraiten
Izenburua:
Bi emazteki entzunak ditut bat besteari erraiten
Sinadura:
P.I.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
P.I

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1974
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1269.zk.
Orrialdea:
5

Bi emazteki entzunak ditut bat besteari erraiten

 

P.I.

 

 1

 

 Lau pertsu barri egin beharrez

 Kantuko nere lagunez

 In pentsaketak edan ta janez

 Badut airea, hitzak ez.

 Galda airea, otoi, fagorez

 Ez egon beti herabez.

 Ikas-erretxa, ez da latinez

 Kanta gogotik bihotzez.

 

 2

 

 Bihotzez egun naiz mintzatuko

 Omore onez utziko.

 Soinularia lehen mezako

 Bigarrena zuk hasiko.

 Segereturik ez emaiteko

 Pettan da hemen Xuriko

 Beti zaituztet nik lagunduko

 Batasuna guk kantuko.

 

 3

 

 Kanta mintzaira beiratzen dute

 Gure semeek nik uste

 Bada hoiekin zenbait emazte

 Hitza atxiki baitute.

 Hitza hitz dela aitek diote

 Guretzat hor da bertute

 Hola segituz herria maite

 Egon bakean hil arte.

 

 4

 

 Onhar eskerrak egun batean

 Gizon emaztek Makean

 Ageri baita orai kantuan

 Mezan aurkituz denak herrian

 Xuxen ibiliz bidean

 Kanta bihotzez beti elizan

 Gauden euskaldun fedean.


inprimatu