inprimatu
Apez berriari
Izenburua:
Apez berriari
Sinadura:
P.I.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
P.I

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1973
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1191.zk.
Orrialdea:
4

Apez berriari

 

P.I.

 

 1

 

 Oh! Jainko ona, zorion osoz bete daukuzu bihotza

 Zure grazia ixuriz, egun gure illoba batentza

 Zonbat atsegin dutan nik oral nehork ezin diro pentsa

 Aspaldi danik hori ginuen familiako amentsa

 Bokazionez bilaka zadin zerbitzari bat zuretza.

 

 2

 

 Zeruko Jaunak egin galdea osoki duzu senditu

 Hein xoragarri hortan sartzeak lanak emaiten baititu

 Bataioan ukan argiak dautzu arima dena xuritu.

 Eta denbora berean nahi tutzu bertzenak garbitu;

 Joanes Batixtak bere izenaz ordainak izanen ditu.

 

 3

 

 Janbatixta, zuk ikusi duzu munduan ainitz dolore

 Denak salbatu nahi ditutzu edozointako kolore

 Bakarrik dauden ardiek dute artzain batekin ohore

 Apez on batek ez dezake utz nehoiz galtzerat baņore

 Hemendik haste zure bidea baita arimen fagore.

 

 4

 

 Ene goresmen biziak dauzkat apez gaztearendako

 Fz baita zen sekulan lotsa ordenaraino heltzeko.

 Eskuin ta ezekr ukanen duzu ]ana frango egiteko.

 Nahiz hortako eskaini ziren Jainkoari sekulako

 Kontsekratua, otoitz egizu munduaren salbatzeko.

 

 5

 

 Gaurko gaztetan gutiikusten da apez egiten denik

 Ez balte nehor Ebanjelio horri oso dagoenik:

 Zure ganikan ikas bezate haurrak direnek lehenik

 Urrats onestak ahal guziez sanoki eta zuzenik

 Garazik bere bazko argia zutan baitauka Etchenik.


inprimatu