inprimatu
Euskadin laster egin
Izenburua:
Euskadin laster egin
Sinadura:
P.I. (?)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
P.I.

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1977
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1411.zk.
Orrialdea:
5

Euskadin laster egin

 

P.I.

 

 1

 

 Agur Euskaldun eta arrotzak, hunat jin diren guziak

 Bihotzez egun ongi-etorri, dautzue gure herriak

 Aratsalde on, esku hedatuz gaur Makeako xoriak

 Besarka bana merezi luke, gutartean den jendeak.

 

 2

 

 Egia erran, ez nuen uste denbora on ukaitea

 Aste guzia euritsu eta lanoa gaur altxatzea

 Iguzki horri, azkar baitugu, orok esker bihurtzea

 Guzien bixtan, zeinatuko naiz, zueri da segitzea.

 

 3

 

 Hola hasirik, aratsalde heu, egin kanta eta irri

 Pesta handi bat, gure Euskadin, lasterka herrian ari

 Mile esker zor Etxart jaunari eta ere Laguneri

 Hoieri esker, urtean behin, ikusten «Marathon» hori.

 

 4

 

 Marathon deitu lasterkaldia abiatu da Kanbotik

 Gure gazteak, espartinetan, hor galtza motzak jauntzirik

 Bide neke bat, eginen dute, segur beren nahitarik

 Gose, egarri gaur bazterturik, goiko menturaz deiturik.

 

 5

 

 Jada Hazparnen helduak dira lehen hamarrak engoitik

 Goiti behera itzuli frango kolpez hoiek iraganik

 Beti aintzina segitzen dute lehen egitea gatik

 Eta hortako hatsa behar da bihotza ere azkarrik.

 

 6

 

 Euskal-Herriko lasterkariek hatsa oraino baitute

 Horra zertako beti doatzin Lekuine utziz aparte

 Gerezieta begien bixtan patarra iragan dute

 Atzo egun bat egun bertze bat horren berri badakite.

 

 7

 

 Erran behar dut xoko pollitez guti hoiek gaur axola

 Bixta lenbrotuz menbro ahulduz alta Lekorne hor dela

 Urtsu, Baigura, alderdi batez bi herriena dugula

 Ez egin geldi, zin egin dute hitzaren jabe direla.

 

 8

 

 Bukatu aintzin esker bero bat gurekin diren talderi

 Hegoa deitu eta Etxarti, Eyherabid'anaieri

 Gure Euskadi ospatu dute bozez kantatuz deneri

 Nere aldian gauden Euskaldun, errepikatzen zueri.

 

 9

 

 Lasterkariak, hurbildu zaizku, neri oral ixiltzea

 Lehen gizona lruñako da, merezi du laguntzea

 Mehe sekail da bigarren hori, Euskaldun ere bertzea

 Zer jarrai-bide, gu guzientzat, beti hola jokatzea.


inprimatu