Umechurtcharen khantua
P.D.
1
Sorthu nintzan neguko gauik hotzenean
Aita hil berria zen ni munduratzean
Amaz gabetu nintzan gau hartan berean
Umechurteha gelditu etchola batean.
2
Auhenka ari nintzan ilhunbean gosez
Lurrean hedatua ikharetan hotzez
Jainkoa urrikaldu ene bihotz minez
Lagundu nau izeba enetzat emanez.
3
Ethorri zen izeba nitaz jabetzera
Bihotz onez altchatu besoen artera
Hak ereman ninduen Bizkaiko etchera
Eta esnea eman nasai edatera.
4
Primaderan loreak agertzearekin
Borturat ginohazin biak elgarrekin
Izebak erran zautan ago hi enekin
Ni gabe lanjeretan hi eror ez hadin.
5
Hi bahaitz ederrena bildotch guzietan
Otsuak hartuko hi, hortaz begietan,
Etcholarat bilhakit ilhun hegietan
Eta urik ez edan ghutzu lohietan.
6
Erie gazte lagunak aitamek arthatzen
Gomendio guziak nik bezala zuzten
Bainan librotasuna maitegi baitzuten
Toki debekatuak hautatzen zituzten.
7
Neguko arats batez ziren abiatu
Oihanik beltzenean uste gabe sarthu
Han zituzten otsoek itsuski kolpatu
Bizirik utzi bairian ohorea khendu.
8
Nik zilho lohietan ez dut edan urik
Ez otsuen menean egon lokharturik
Hortakotz dut nik ukhan galdea gazterik
Muthil eder aberats, prestu baten ganik.
9
Izebak nahi baitu dut obedituko
Zelhai eder baterat orai naiz jautsiko
Bakean bizitzea dut ardietsiko
Eta otso maltzurrak ez nau ausikiko.
10
Umechurcht prestu hori ekharri gogora
Bizi bedi gaztea horren arabera
Aphal sorthu jendea altcha daite gora
Eta aberats ergela jaus take behera.