inprimatu
Ihiztaria
Izenburua:
Ihiztaria
Sinadura:
P.B.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
P.B

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1976
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1362.zk.
Orrialdea:
5

Ihiztaria

 

P.B.

 

 1

 

 Goizean goiz partitzen da ihiztaria

 Denbora eder ala izanki euria

 Gatu zahar bat nuen aspaldi eria

 Hil dautet ustez eta zela axeria.

 

 2

 

 Gatu gaizoak fite laster egin balu!...

 Bainan [aster iteko etzen aski zalu

 Denen artean botarik ez da mirakulu

 Bost tiroz hil baitzuten bazuten urgulu.

 

 3

 

 Alimale gaixoa tiroz hilik hole

 Eta ez ikusirik gatua zutela

 Behar diuk jujatu zer den parabola

 Orroit lapin bat ordain beharko dutala.

 

 4

 

 Elgarretarat ziren bildu berehala

 Xuxena jakiteko zer den tribunala

 Erdian zeraukaten gaixo «kriminela»

 Buzolak salatu du gatu on bat zela.

 

 5

 

 Beraz denen artean baitzuten jujatu

 Berriz zerbaiten bilan ziren abiatu:

 «Behar diuk zerbait hil erbi edo gatu

 Ez ginikek etxera behar hutsik sartu.»

 

 6

 

 Ihizia omen da nasaiki gisala

 Hiltzeko ez da aski ikustea itzala

 Behar baita tiratu askotan presala

 Etzazkote egoiten gatua bezala.

 

 7

 

 Sasoia dela hasi aise zen ezagun

 Bazabiltzan lasterkan tropan zenbait lagun

 Izanen dute beste Ian bat denen karreun

 Tiro bezenbat erbi hil badute egun.

 

 8

 

 Orai guziak dira ihizin ibiltzen

 Damurik zaizkotela hasiak abiltzen

 Zakuen betetzeko xuhurregi biltzen

 Ainitz dute kolpatzen, aldiz guti hiltzen.

 

 9

 

 Ez daiteke ez beti gizona akusa

 Kartuxaren gain berdin emaiten da hutsa

 Biloak gelditzen ta ez joiten gorputza

 Zertako ez hartuko fusil mitrallusa!


inprimatu